|
Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko |
Kalitatezko zerbitzua eskaintzeko giza baliabideetan, marketinean, bezero berrietan, berrikuntzan, prozesuetan eta eragiketetan inbertitzen dugunak eragin negatiboa izan dezake enpresako pertsonen artean gatazkarik izanez gero. Bezero garrantzitsu bat haserretu egin daiteke, publizitate-kanpaina batek porrot egin dezake arreta txarragatik, edo sailen edo lankideen artean komunikazio- eta lankidetza-arazoak egon daitezke. Gatazkek negozioaren errendimenduari eta errentagarritasunari eragiten diote, eta horregatik atzeman, konpondu eta prebenitu egin behar dira. Saio honetan, horretarako giltzarriak eta funtsezko ikuspegiak aurkezten dira.
Hurrengo deialdiak - 2024-10-15 (09:00-13:00, Edificio Plaza Bizkaia-Alameda Urkijo 36. Bilbao) - Asier de Artaza Izena eman |
Nork ematen du Asier de Artaza Enpresa eta Marketing-ean lizentziatua (Hertfordshire-ko Unibertsitatean), Psikologia karrera eginda dauka ere. Master eta graduondo anitz ditu: Enpresen aholkularitzan, Marketin Digitalean, Merkataritza-Bitartekaritzan eta Coaching For Managers-ean. Madrilen IE, ESIC eta EOI-ko irakaslea. Front office-n lan egina du merkataritza postuetatik administrazio-kontseiluko postuetaraino. Gaur egun, exekutiboei egoera konplexuen lidergoan laguntzea du ardatz. |