KONTZILIA AINTZATESPENA
Aintzatespen hori Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak sustatu du. Helburua da bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeak erakundeen kudeaketan duen integrazio-maila aitortzea. Ekimena EUSKALITek garatutako Kontziliazioa Kudeatzeko Gidan oinarritzen da, eta Kudeaketa Aurreratuaren Eredua hartzen du erreferentziatzat.
Edozein euskal erakunde publiko edo pribatuk, edozein dela ere bere sektorea, tamaina edo forma juridikoa, Kontzilia Aintzatespena jasotzeko aukera izango du. Sistemak izaera progresiboa du, eta honako helburu hauek ditu: kudeaketan kontziliazioa modu egituratu eta sistematikoan txertatzea bultzatzea, erantzunkidetasuna eta aukera-berdintasuna sustatzea, eta lurraldearen lehiakortasun jasangarrian laguntzea.
Kontzilia aintzatespena lau mailatan egituratzen da, eta hainbat heldutasun-maila islatzen dituzte estrategian, pertsonengan, bezeroengan, gizartean, berrikuntzan eta erakundeen emaitzetan integratzean:
- Kontzilia URDINA
- Kontzilia BRONTZEA
- Kontzilia ZILARRA
- Kontzilia URREA
URDINA eta BRONTZEA mailetarako, erakundeak aurkeztutako dokumentazioaren analisian oinarrituko da ebaluazioa. ZILARRA eta URREA mailetarako, dokumentuak aztertzeaz gain, kanpo-ebaluazio bat egingo da in situ, EUSKALITek koordinatutako talde ebaluatzaile baten bisitaren bidez.
2026. ediziorako eskaera aurkezteko epea maiatzaren 31 itxi zen. Datorren urteari begira aintzatezpenei eta prestakuntzei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, edo autodiagnostikoa egiten hasteko aprobetxatu nahi baduzu, zure erakundearen izena eman dezakezu (Beherago “jarraitu” aukeraren ondoren agertzen den alta-orrian) eta autodiagnostiko berri bat sortu.
Hemen usten dugu zehaztasun guztiak dauzkan dokumentu bat. Eta edozein zalantzarako jarri harremanetan gurekin atrapote@euskalit.net eta ubilbao@euskalit.net (944209855),
|