Helburuak/Objetivos- Erakunde baten kudeaketa-sisteman, erabiltzen dituen tresnetan, ikuspegietan, praktiketan, adierazleetan
sakontzea.
- Kasu praktiko baten ebaluazioa egitea, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera (KAE): erakunde baten indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzea.
- Kudeaketaren aurrerapen-maila baloratzeko taulak erabiltzen ikastea, erakunde baten kudeaketaren garapen-maila ezagutzeko eta sistematikari, planteamenduen berrikuspenari, ikaskuntzari, ezarritako helburuei eta abarri buruz hausnartzeko.
- KAEa erabiltzen ikastea erakundearen autoebaluazioa egiteko, kontraste-talde batean parte hartzeko eta beste erakunde baten ebaluazioa egiteko EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko kide gisa.
Gai-zerrenda/Temario - Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren edukia.
- Kudeaketa Aurreraturako lan-tresnak.
- Kasu praktiko baten ebaluazioa.
- Ebaluazio Kluba eta EUSKALITen Kanpo Ebaluazioa.
Ikastaro honekin burutu daitekeen proiektu pilotoa / Tipo de proyecto piloto que se puede desarrollar en este curso Ikastaroak irauten duen bitartean, ikasle bakoitzakerakunde baten kudeaketaren ebaluazioa egin behar izango du, irakasleakemandako irizpideei jarraituz eta azaltzen duen metodoari jarraituz. Horrekesan nahi du irakurri egin behar direla Kudeaketa Aurreratuaren Eredua etaerakunde batek kanpo ebaluazio erreal batera aurkezteko erabili duenkudeaketa-gida. Horretarako, kanpo ebaluaziorako web tresna bat erabiliko da,kanpo ebaluazio errealetan erabiltzen denaren antzekoa. Ikasgelan taldearenkontsentsu lana egingo da eta partekatuko da.
Oharrak/Observaciones- Ikastaro honetan ebaluazio baten simulazioa egitea da ezarpen proiektua.
- Ezinbestekoa da lehen jardunaldi osoan parte hartzea, ariketak egiteko oinarri teorikoak eta lan dinamika azaltzen baitira.
- Norberak 15-20 ordu inguru eman beharko ditu eta ebaluazio simulazio batean parte hartuko du, ikastaroan parte hartzen duten gainerako pertsonekin taldean lan eginez.
- Ikastaro hau probetxuz egiten dutenak eta hala nahi dutenak Ebaluazio Klubean sartuko dira eta kanpo-ebaluazio taldeetan parte hartu ahal izango dute.
- Ikastaro hau in company ere eman daiteke, gaztelaniaz edo euskaraz, datak, ordutegiak edo behar jakinetara egokitutako formatuak pertsonalizatu nahi dituzten erakundeetan. Jarri gurekin harremanetan 94 420 98 55 telefonoan edo bidali mezu elektroniko bat tgarcia@euskalit.net helbidera.
- Gaizki datozkizu programatu ditugun datak? Jarri gurekin harremanetan hemen sakatuz, eta aukera berriak baloratu ahal izango ditugu.