Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Euskampus Fundazioa

LANGUAGE POLICY - OCEAN I3 mugaz gaindiko proiekturako bideratua

Erakundea: Euskampus Fundazioa
Sektorea: Hezkuntza
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

LANGUAGE POLICY - OCEAN I3 mugaz gaindiko proiekturako bideratua

Euskampus Fundazioak lanean daramatzan hamar urteetan, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira esparru estrategiko-politiko globaletan eta tokikoetan. Euskampusen 2030eko Plan Estrategiko berriak «Ekiteko Hamarkadan» kokatzen da, honako hauek betetzeko: Garapen Jasangarrirako Munduko Helburuak (GJH), Europako Itun Berdea (European Green Deal), 2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP2030), Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategia (RIS3 Euskadi), Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana (EUSP), eta Unibertsitate eta Enpresaren arteko Euskal Estrategia (UEEE). MISIOA: Euskampus Fundazioaren misioa konexio eta ko-kreazio prozesuak abiaraztea, katalizatzea eta lideratzea da… … lankidetzako programa eta dinamika berritzaileak sor ditzaten… … unibertsitate hezkuntzan, ikerketan eta ezagutzaren transferentzian… … erantzunak elkarrekin emateko gizarte eragin handiko erronka zientifikoen, teknologikoen eta kulturalen aurrean… … Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko, Bordeleko Unibertsitateko, Tecnaliako eta DIPCko kolektiboekin lan eginez, baita Euskadiko, Akitania Berriko eta Europako Unibertsitate Hezkuntza, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako beste erakunde batzuetako kolektiboekin ere, eta beste eragile batzuk sartzeko irekita egonda betiere. IKUSPEGIA: 2030ean, Euskampus Fundazioak ko-lidergo inklusiboko eta diziplinarteko lankidetzako erreferentziako elementu bat izan nahi du Unibertsitate Hezkuntzan, Ikerketan et



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

EUSKALITek tresna batean jaso ditu kudeaketa-praktika orokorrak, kudeaketa-gidak, kudeaketa-elementuak lantzeko gidak... Den-dena hemen duzu.

Erakundeen kudeaketa praktika orokorren bilatzailea

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua