EUSKALITek eta EMAKUNDEk euskal erakundeen lankidetza eskatu dute kudeaketan berdintasun-jardunbide egokiak identifikatzeko eta biltzeko. Helburua da erreferente izan daitezkeen berdintasunezko praktikak ikusaraztea eta praktika horiek Berdintasuna Kudeaketan Bilatzailean beste erakunde batzuentzat eskuragarri egotea. Zure erakundearen praktika bat bilatzaile horretan jasota egotea interesatzen bazaizu, aplikazio honetan alta eman eta informazioa duen formularioa bete uztailaren 17a baino lehen. Data horren ondoren, EUSKALITeko eta EMAKUNDEko pertsonek osatutako batzorde batek praktika egokiak definitzen dituzten irizpideak aplikatuz, praktiken hautaketa bat egingo du. Aukeratzen diren praktikak Berdintasuna Kudeaketan bilatzailean sartuko dira, eta, horien artean, hautaketa bat egingo da. Urrian izango den Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan EMAKUNDEk eta EUSKALITek elkarrekin antolatuko dute jardunaldi bat, eta bertan hautagaiek bere esperientzia jendaurrean aurkeztuko dute.
 
Hautatzen diren praktikak egiten dituzten erakundeek  konpromiso hauek hartuko dituzte beren gain: euskarara/gaztelaniara itzultzea (dagokionaren arabera), eta lagatzea Berdintasuna kudeaketan bilatzailean bilatzailera igotzeko.
 
ZER DA KUDEAKETAREN BERDINTASUN-PRAKTIKA ONA?

JARDUERAK, METODOLOGIA ETA ERREMINTAK dira, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-faktoreen ezabaketan emaitza positiboen eraldaketak sortzeko gaitasuna dutenak. Aipatutako JARDUERAK, METODOLOGIA ETA ERREMINTAK beste testuinguru batzuetara transferitu daitezke.
 
Identifikazioa
DATUAK IDATZI MESEDEZ

Email



Pasahitza





Erakundeen izen ematea