Aurrera! Urria
''Ezagutzan inbertitu. Hutsarte bat baduzu, zerbait berria ikasi, bizitza eskuratuko du eta. Anxo Pérez ''
Aurrerantzean BEGIRADA BATEZ erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
DATORRENA

22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko liburuxka

22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea azaroaren 7tik 18ra izango da. Eta Biltzarra azaroaren 7tik 11ra, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aste honek berrikuntza handiak izan ditu azkeneko hogeita bat urtetan, astebete irautetik, bi aste izatera, eta hiru aste izan ditu ere. Joan den urtean formatuz aldatu genuen, bere irudi eta posizionamendua bultzatzeko eta Kudeaketa Aurreratuaren mezua sendotzeko. Horretarako, ekitaldien lehenengo astea ospatze leku bakar batean egin zen Biltzar formatuarekin. Hau, aurten ere errepikatuko dugu.

Azaroaren 7tik 11ra Biltzarra egingo da, egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu bati buruz jardunez: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.

Gainera, azaroaren 15etik 18ra Bilbo, Gasteiz eta Donostian ekitaldi gehiago antolatuko dira. Guztira, 54 ekitaldi hiru lurraldeetatik banatuta.

Kongresuko nahiz gainontzeko ekitaldien programa ezagutu nahi baduzu, Web Egutegia eta Promozio liburuxka kontsultta itzazu.

Quality Innovation Awardera 36 hautagaitza

Aurten, Quality Innovation Award lehiaketara 36 hautagaitza aurkeztu dira. Hau, Finlandian 2007an sortutako lehiaketa bat da,  produktu, prozesu, antolamendu eta abarretan berrikuntzak sortzea eta sustatzea bultzatzeko.

Joan de urtean Soraluce eta Vicomtech-IK4 erakundeek lehiaketako aintzatespenik gorena irabazi zuten bere kategorietan Tallinen izandako banaketa ekitaldian. Baita beste erakunde finalistak egon ziren ere: A&B Laboratorios, Osakidetza, TKNIKA eta Urkide Ikastetxea.

Aurten, kategoria bakoitzeko hainbat hautagaitza daude:

  1. Enpresako berrikuntza (Mikroenpresak & startups): hautagaitza 1
  2. Enpresako berrikuntza (enpresa txiki eta ertainak): 2 hautagaitza 
  3. Berrikuntza arduratsua: 3 hautagaitza
  4. Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza: 9 hautagaitza 
  5. Hezkuntza sektoreko berrikuntza: 10 hautagaitza
  6. Sektore publikoko berrikuntzak: 2 hautagaitza 
  7. Berrikuntza potentziala: 9 hautagaitza 

Orain, hautagaitza hauek hainbat fase izango dituzte:

  • Ebaluatzaileak: dokumentazioa aztertu eta kategoria bakoitzeko 3 berrikuntzarik nabarmenenak hautatzen dituzte, Indarguneen eta Hobetzeko Arloen gaineko txosten bat eginez.
  • Adituak: irizpen bat ematen duten hautatutako 3 proposamenen berrikuntza maila baloratuz.
  • Epaimahaia: Ebaluatzaileen txostena eta Adituen irizpena kontuan hartuta, kategoria bakoitzeko Berrikuntza irabazlea hautatzen dute (kategoriaren batean saria eman gabe gera daiteke).
  • Azkenik, Kategoria bakoitzeko berrikuntza irabazleak nazioarteko fasera igarotzen dira, eta hor, nazioarteko Epaimahaiak Quality Innovation Award-eko irabazleak hautatuko ditu.
   
NABARMENENA

500 industria enpresa lagundu ditugu

Kontrasteak zein proiektuak eskatzeko Innobideak-Kudeabide programaren aurtengo deialdia dagoeneko itxi egin da. 

Aurten 100 enpresa baino gehiago parte hartu dute, eta  2014, 2015 eta 2016 urtetako behin-behineko emaitzei erreparatuta, guztira ia 500 enpresa parte hartu izan dute eta 500 hobekuntza proiektu baino gehiago onartu egin dira.

Innobideak-Kudeabide, Eusko Jaurlaritza, Foru-Aldundiak, SPRI eta EUSKALIT bultzatutako programa da, eta industria enpresen kudeaketaren hobekuntzan laguntzeko helburua du.  

Parte hartzen duten enpresek kanpoko aholkularitza-kostuen % 60ko diru-laguntza jaso dezakete 25.000€ko gehienezko mugarekin.

Informazio klausula

Pertsona fisikoak babesteari eta datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (aurrerantzean RGPD) 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskalitek honako informazio hau ematen du zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

Arduradunaren identifikazioa: FUNDACIÓN VASCA PARA EL FOMENTO DE LA CALIDAD - EUSKALIT (www.euskalit.net)
 Zure datuak tratatzearen xedea da EUSKALITen jarduera eta zerbitzuen komunikazioak, buletinak eta mailingak bidaltzea.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu edo eramateko eskubideak baliatu ditzakezu, lopd@euskalit.net helbidera idatziz.

Mesedez, bisitatu pribatutasun politika www.euskalit.net/eu/pribatutasun-politika.html helbidean, EUSKALITek zure datuak zein baldintzatan tratatzen dituen eta zure eskubideen berri jakiteko.

“Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen arabera, informazi hau jaso nahi ez baduzu, lopd@euskalit.net helbidera mezu bat bidaltzea eskatzen dizugu, gaian “EZABATU” adieraziz, bertan gure banaketa zerrendatik zein datu desagertarazi nahi duzun zehaztuz.” 

“Mezu hau pertsonala eta isilpekoa da eta baimenik gabeko erabilera debekatua dago legalki. Jasotzailea ez bazara ezabatu mezua, bidali eta kontserbatu gabe.”

 
eBoletinak aplikazioarekin bidalitako informazioa