Hurrengo galderei erantzunez zure ezagupenak froga itzazu:
1. Kanpo kontrastea honakoei zuzendurik dago…
a. Bikaintasun ereduarekin denboraz eta gogoz lan egiten ari diren, eta euren kudeaketan nolabaiteko ibilbidea daramaten erakundeentzat.
b. Mota guztietako erakundeentzat da: kanpo kontrastea erakunde baten kudeaketaren diagnostiko bat besterik ez da, eta hortaz, aurkitzen den mailari moldatzen gara.
c. Zilarrezko edo urrezko Qa duten erakundeentzat.
2. Zilarrezko edo urrezko Qa duen erakunde batek, aurrera egiteko zeintzuk aukera ditu?
a. 401-500 puntu bitarteko mailarekin, erakundea lasai egon daiteke eta ez du zertan bere kudeaketa hobetzeaz arduratu behar
b. EUSKALITek zenbait aukera eskaintzen dizkio: 400 Klubean sartu, praktika onen topaketetan parte hartu, adierazle sortak erabili, gaikako kontrasteak, beste aitorpenetara eman beharreko urratsei buruz aholkatu…
c. Epe labur-ertainera helburu bat finkatu, adibidez, europar sarietara aurkeztu.
3. EGE eta Berrikuntza diagnostikoak zer dira?
a. Espezializaturiko ebaluatzaileen talde bat erakundera doa materia hauen inguruan zein estrategia jarraitu behar duten esatera.
b.Erakunde baten Berrikuntza edo EGEaren inguruko kudeaketari buruzko hausnarketa bat egin ostean, zuzendaritza taldeak arlo sendo eta zer hobetuak taldekatzen dituzte. Gauzak horrela, diagnostikoaren egunean erakundearen eta EUSKALITeko ebaluatzaileen artean nabarmentzeko puntuak eta lan egiteko arlorik garrantzitsuenak adostu egiten dituzte.
c.Aurretiazko hausnarketa baten ostean, zuzendaritza taldeak arlo sendo eta zer hobetuak adosten dituzte, ebaluatzaileen taldea zuzenak diren ala beste batzuk identifikatu behar dituzten baieztatuz.
.
.
.
Erantzunak, beherago
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
1. Kanpo kontrastea era guztietako erakundeei zuzendurik dago, erakunde baten diagnostiko bat besterik ez da eta, hortaz, aurkitzen den mailari moldatzen gara.
2. EUSKALITek zenbait aukera eskaintzen dizkio: 400 Klubean sartu, praktika onen topaketetan parte hartu, adierazle sortak erabili, gaikako kontrasteak, beste aitorpenetara eman beharreko urratsei buruz aholkatu…
3.Berrikuntza eta EGEari buruzko diagnostikoak erakundea eta ebaluatzaileen talde baten arteko bat-etortzea da, behin zuzendaritza taldea, aurretiazko hausnarketa batean, identifikatu eta taldekaturiko arlo sendo eta zer hobetuetan oinarritutakoa.