Aurrera! Apirila
''Badakigu zer garen, baina oraindik ez dakigu zer izan gaitezkeen. William Shakespeare''
Aurrerantzean BEGIRADA BATEZ erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
DATORRENA

BasquESG ekimena: Aurrera egiten jarraitzen dugu!

BasquESG ekimena, enpresei lehiakortasun jasangarria hobetzea ahalbidetuko dien ESG (ingurumena, gizartea eta gobernantza) ebaluazio-sistema hedatzea bilatzen du.

Gaur egun, 150 ETEk parte hartzen dute bi talde pilotutan, eta haien ikaskuntzak funtsezkoak izango dira hurrengo faseak diseinatzeko.

Oraindik badaude lekuak hirugarren eta laugarren pilotuan! 

Zure erakundea interesatuta badago, aukera paregabea da honako zerbitzu doakoak eskuratzeko: 

  • ESG testuinguruari eta VSME estandarrari buruzko prestakuntza  

  • Laguntza tekniko pertsonalizatua  

  • Prozesu osoan zeharreko laguntza  

  • Txostena egiteko plantilla  

Pilotuan parte hartzeak aukera emango dizu zure ESG informazioa ordenatzeko, bezeroak, finantzatzaileak, administrazioak eta beste interes-talde batzuk eskatzen ari zaizkizunari erantzuteko eta zure posizionamendu lehiakorrean aurrera egiteko, modu praktikoan eta lagunduta.

⏱️ Eskatutako dedikazioa: 20-30 ordu (prestakuntza + barne-lana) 

👉 Pilotuan parte hartzeko esteka 
👉 Informazio gehiago: https://www.ihobe.eus/eu/esg 

📩 Zalantzarik baduzu: bgaztelu@euskalit.net 

NABARMENENA

Euskadi 2030 Agenda Sariak 102 erakunde aintzatetsi ditu, Garapen Jasangarriaren Helburuekin-GJH duten konpromisoagatik

Tamaina eta jarduera-sektore guztietako 102 erakundek jaso dituzte atzo, apirilak 29, Euskadi 2030 Agenda Sariaren aintzatespenak Bilboko Euskalduna Jauregian.

Sari hau Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030 Zuzendaritzak bultzatu du. Lehendakaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiarena, GJHak lehiakortasun iraunkorreko elementu gisa kudeaketan integratzearen eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko.

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatu ziren, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria izan zuten erakundeen 8 jardunbide egoki ere saritu ziren.

Bi helburu dituzte aintzatespen horiek:

  • Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak pizgarri eta erreferentzia izan daitezen beste batzuentzat.
  • Erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten GJHen aurrerapen eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.

Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta  emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati.  Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko Markoa erreferente hartuta.

Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko GJH Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.

Aintzatetsitako erakundeak zeintzuk diren jakin nahi baduzu, hemen sartu

Bost euskal proiektuk jaso dute nazioarteko berrikuntza saria

Ingurumena Advanced Technologies = imatek Berrikuntza potentzialaren kategorian, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa-EHU Ekonomia Zirkularraren kategorian, Osakidetzako Donostialdea ESIa Osasun kategorian, Politeknika Txorierri Hezkuntza Sektorearen kategorian eta Ikerkude (Auziker) Sektore publikoaren kategorian Quality Innovation Award 2025 nazioarteko lehiaketan aintzatetsiak izan  dira. Erakunde horiek, Espainiako beste hiru erakunderekin batera aintzatetsiak izan dira, Nafarroa, Valentzia eta Madrilekoak hain zuzen, Txina, Finlandia, Hungaria eta Thailandiako beste erakunderekin batera.

Ekitaldi hau Espainiako QIA Sarien erakunde sustatzailea den CEX-Bikaintasun Zentroek hartu eta antolatu dute. Bertan EUSKALITek parte hartzen du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Sariaren lehendakaritza duen CAQ-China Association for Quality erakundearen laguntza izan du.

Lehiaketa honetako irabazleek ebaluazio zorrotza izan dute berritasunean, erabilgarritasunean, ikaskuntzan, bezeroarekiko orientazioan eta aurkeztutako berrikuntzen eraginkortasunean oinarrituta.

Hamaikagarren urtea da Euskadik nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duela, eta 2015etik, 37 erakundek jaso dute sariren bat kategoria guztietan: mikroETEa, ETEa, enpresa handia, ekonomia zirkularra, osasun-sektorea, sektore publikoa, hezkuntza-sektorea edo berrikuntza potentziala.

Lehiaketa hori 2007an sortu zen Finlandian berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko, Europako eta Asiako herrialde askok parte hartzen dute egunotan, eta helburua da, erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna handitzea.

Informazio gehiago QIAn eta EUSKALITen webgunean.

EKITALDIAREN ARGAZKI GUZTIAK

KNOWINN. Kudeaketa metodologiak
Informazio klausula

Pertsona fisikoak babesteari eta datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (aurrerantzean RGPD) 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskalitek honako informazio hau ematen du zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

Arduradunaren identifikazioa: FUNDACIÓN VASCA PARA EL FOMENTO DE LA CALIDAD - EUSKALIT (www.euskalit.net)
 Zure datuak tratatzearen xedea da EUSKALITen jarduera eta zerbitzuen komunikazioak, buletinak eta mailingak bidaltzea.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu edo eramateko eskubideak baliatu ditzakezu, lopd@euskalit.net helbidera idatziz.

Mesedez, bisitatu pribatutasun politika https://kudeaketa.euskalit.net/eu/pribatutasun-politika/ helbidean, EUSKALITek zure datuak zein baldintzatan tratatzen dituen eta zure eskubideen berri jakiteko.

“Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen arabera, informazi hau jaso nahi ez baduzu, lopd@euskalit.net helbidera mezu bat bidaltzea eskatzen dizugu, gaian “EZABATU” adieraziz, bertan gure banaketa zerrendatik zein datu desagertarazi nahi duzun zehaztuz.” 

“Mezu hau pertsonala eta isilpekoa da eta baimenik gabeko erabilera debekatua dago legalki. Jasotzailea ez bazara ezabatu mezua, bidali eta kontserbatu gabe.”

 
eBoletinak aplikazioarekin bidalitako informazioa