Abian da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 28. edizioa, non Kongresu bat egingo da urriaren 19an eta 20an, eta bertara joan ahal izango zara Bilboko Euskalduna Jauregira (0A aretoa).
Kongresu honetan gai hauei buruzko esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutuko dituzu:
Urriaren 19an, Kongresua mahai-inguru batekin hasiko da, VELATIA, ASLE, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Hezkuntzan Kudeaketa Aurreratua taldearen partaidetzarekin. Gainera, prozesuen berrikuntzan izandako esperientziekin parte hartuko dute: SPRI, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, EKONOMISTAEN EUSKAL ELKARGOA, EHU, BNFIX, EGA MASTER-EGA SOLUTIONS, PROSERTEK, EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES-OSAKIDETZA ESI.
19an EMAN IZENA hemen
Urriaren 20an, Talentuaren kudeaketari eta enpleguaren etorkizuneko erronkei buruzko mahai-inguru bat izango da BIZKAIKO FORU ALDUNDIA, MONDRAGON eta IMH Campusekin. Gainera, talentuaren, gaitasunen eta aniztasunaren kudeaketari buruzko praktikak izango ditugu, APNABI, BILBAO METROPOLI 30, BIZKAIA TALENT, LANTEGI BATUAK, MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA, FERRAGUINOX eta OSARTEN-en esku.
20an EMAN IZENA hemen
Programa osoa hemen edo Europako Astearen webgunean ikus dezakezu. Baita streaming bitartez jarraitu ahal izango da.
Animatu parte hartzera!
Kongresuaz gain, urriaren 17tik 28ra, 28 ekitaldi izango ditugu, aurrez-aurrekoak eta birtualak, eta horietan, industria, hezkuntza, edo hirugarren sektore sozialeko Kudeaketa Aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.
Gainerako ekitaldiak esteka honetan kontsulta ditzakezu; bakoitzak izena emateko modu ezberdina du, eta formatu ezberdinetan garatuko dira.
Erakunde antolatzaileen artean honako hauek daude: AFM Cluster, Bilbao Ekintza, Gipuzkoako Ganbera, IVE, Hezkuntzan Kudeaketa Aurreratua, Funko, Emakunde, Q-epea, Bilboko Gotzaindegia, Ekinbarri, Bizkaiko Foru Aldundia. etab.
Anima zaitez eta izena eman ezazu!
Europako Astearen aurreko aste hauetan, erakunde antolatzaileen ahotsa hurbildu nahi dugu, haien lanik gabe ezin izango bailitzateke aurrera eraman. Oraingo honetan Prosertek izango dugu, urriaren 19an Kongresuan jardunbide egoki batekin parte hartzen duena, eta A&B Bioteknologia Laborategiak, urriaren 18an, Kongresutik kanpo ekitaldi bat antolatzen duena.
Irene García (IG), PROSERTEKeko Kudeaketa Sistemen eta Giza Kapitalaren Zuzendariarekin, eta Jon Kepa Izaguirre (JKI), A&B Bioteknologia Laborategien Kalitate eta I+G+Bko Zuzendariarekin, hitz egin dugu.
Zer onura ikusi zenituzten Europako Astearen barruan erakunde antolatzaile gisa parte hartzean?
(IG) Oso positiboki baloratzen dugu horrelako ekitaldietan parte hartu izana, PROSERTEK marka enplegatzaile gisa sustatzen laguntzen baitigu, gure balio-proposamena ezagutaraziz, ez bakarrik gaur egun PROSERTEK proiektua osatzen dugunontzat, baita hautagai potentzialentzat ere, gaur egun talentua erakartzea esaten zaion horretan, PROSERTEKen aldeko apustuan, garapen profesionalerako proiektu gisa.
Zergatik erabaki duzue hainbat urtetan Europako Astean ekitaldiak antolatzen dituen erakunde gisa parte hartzea, zer ekarpen egiten dio erakundeari?
(JKI) Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea prestigio eta ospe-esparrua da, eta, gure ustez, oso interesgarria da ekitaldi honetan parte hartzea, hiru arrazoi garrantzitsurengatik. Lehenik eta behin, ekitaldi propio bat eginez, gure produktuei, kudeaketa-arloei edo jardunbide egokiei buruzko alderdiak zabal ditzakegu, eta horrek ospea ematen digu eta erreferente gisa kokatzen gaitu; bigarren arrazoia ekitaldia bera da, haren prestakuntza, hizlariak erakartzea, gonbidapenen kudeaketa, errazagoa da Europako Asteko aterkiaren barruan egitea, eta, horrela, maila eta interes handiagoko ekitaldiak sor daitezke; eta, hirugarrenik, gure erakundearen berezko gogobetetzerako lagungarria izango da, gure inguruneari dagokionez, eta gure antolaketari dagokionez.
Zergatik ikusi behar da zuen prestakuntza eta komunikazio-eredu berriari buruzko zuen jardunbide egokia Kongresuaren barruan?
(IG) Ezagutu ahal izango duzulako produktuari lotuta ez dauden beste eremu batzuetatik ere nola den posible berritzea, eta nola PROSERTEK bezalako enpresa batek, produktu-ingeniaritzara bideratuta dagoenak, irtenbide berritzaile bat inplementatu duen bere komunikazio eta prestakuntza prozesuan, Fit Learningen eskutik Netflix motako app bat garatuz, zeinak aukera ematen baitie erakundeko pertsonei konpainiaren, bere lan-arloko berritasunen eta abarren bidez prestakuntza jasotzeko. Tresna berri bat da, garai berrietara eta belaunaldi berrietara egokitzen dena, edozein enpresatan ezar daitekeena, bere tamaina, sektore eta/edo jarduerarekiko independentea.
Zer garrantzi du kudeaketak zuena bezalako enpresa batentzat?
(JKI) ETE batean, baliabideak mugatuak dira. Horregatik, funtsezkoa da kudeaketa-ereduak izatea, fokua jartzeko, adierazle egokiak lotzeko, helburu estrategikoak ezartzeko, eta gure langileekin adostutako ekintza-planak abian jartzeko.
A&B Bioteknologiako Laborategietan beti izan dugu argi kudeaketak duen garrantzia, eta denboran aurrera egin dugu. 2001ean hasi ginen kalitatearen arloan ISO9.001ekin, gero ISO14.001ekin, 2007an IDI UNE166.002ren kudeaketarekin eta ISO14.006ren ekodiseinuarekin, eta 2015etik Kudeaketa Aurreratuaren eredua integratu genuen gure mapa estrategikotik kudeatutako 6 elementuekin.
Kudeaketa horri esker, erabaki egokiak hartu ditugu gure emaitzak hobetzeko eta gure erakundea sendotzeko, bai nazio mailan, bai nazioartean.