GESTIONANDO LA IGUALDAD EN LAS EMPRESAS

Helburuak/Objetivos

  • Gaur egun emakumeen eta gizonen egiturazko desberdintasunak daudela hausnartzea.
  • Oinarrizko kontzeptuak aztertu eta adostea.
  • EAEn genero-berdintasuna bermatzeko dauden tresnak ezagutzea (egiturak, legeak, planak, klausulak...).
  • XXI. mendeko enpresetan emakumeen eta gizonen berdintasunerako diagnostikoa eta plana nola egin jakitea eta esperimentatzea.
  • Berdintasun-planekin bat datozen prozesuak hastea eragingo duten esperientzia praktikoak partekatzea.

Gai-zerrenda/Temario

  • Beharrezkoa da antolakuntzan berdintasuna kudeatzeaz hitz egitea? Zenbait datu eztabaidagai.
  • Oinarrizko kontzeptuak: Zuzeneko bereizkeria/zeharkako bereizkeria, bereizketa bertikala eta horizontala, soldata-aldea. Genero-adierazleak, ekintza positiboa; genero-ikuspegia / genero-mainstreaming-a, jabekuntza, soldata-aldea, intersekziotasuna, etab.
  • Aukera-berdintasunetik emaitza-berdintasunera. Erronka berriak. 2030eko GJD.
  • UNE-ISO 53800 araua, genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko eta ezartzeko.
  • Erakunde batean emakumeen eta gizonen berdintasunaren egoerari buruzko diagnostikoa. Zer aztertzen dugun, nola eta zertarako.
  • Berdintasun-plana dela: funtsezko elementuak. Kasu praktikoak berdintasun planak.
  • Onurak, sareak, aintzatespenak, aukerak, foroak.

Ikastaro honekin burutu daitekeen proiektu pilotoa / Tipo de proyecto piloto que se puede desarrollar en este curso

Prestakuntza ekintza garatzean, parte hartzen duen enpresa bakoitzak definitu eta hautatuko du proiektua. Hona hemen aurreko deialdietako proiektu ohikoenak:
  • Hizkuntzaren erabilera berrikustea komunikazio-politikan eta hobetzeko proposamenak.
  • Enpresako emakumeen eta gizonen berdintasunaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa.
  • Erakundearen kultura generoaren ikuspegitik berrikustea.
  • Enpresa berdintasunetik abiatuta bateratzeko politika berrikustea.
  • Soldata-tartearen azterketa.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko kudeaketa-tresna diseinatzea.

Oharrak/Observaciones

  • Ikastaro honetan parte hartzen dutenek 10 ordu inguru eman beharko dituzte proiektu bat egiteko.
  • Irakaslea euskalduna denez gero, norberaren proiektua euskeraz garatzeko aukera dago.
  • EUSKALITek prestakuntza honetan parte hartzen duten pertsonen eskura jartzen du Emakunderekin batera argitaratutako Kudeaketari genero- ikuspegitik balioa emateko gida pdf formatuan, baita paperean ere hala eskatzen dutenei.
  • Ikastaro hau in company ere eman daiteke, gaztelaniaz edo euskaraz, behar zehatzetara egokitutako datak, ordutegiak edo formatuak pertsonalizatu nahi dituzten erakundeetan.  Jarri gurekin harremanetan 94 420 98 55 telefonoan edo bidali mezu elektroniko bat tgarcia@euskalit.net helbidera.
  • Gaizki datozkizu programatu ditugun datak? Jarri gurekin harremanetan hemen sakatuz, eta aukera berriak baloratu ahal izango ditugu.

Saio presentzialen kopurua:
3
Autoprestakuntza:
2
Tokian tokiko laguntza:
0
Testen kopurua:
2
Hizkuntza:
Castellano
Iraupen osoa:
2 hile
Ordutegia:
9:00-14:00
Laguntzaile prezioa:
130 € + IVA
Ez laguntzaile prezioa:
325 € + IVA
Saio presentzialen deialdi eta egunak: