BIKAIN - Euskararen Kalitate Ziurtagiria

BIKAIN ebaluazio-prozesuari buruzko informazio-bilerak

BIKAIN ebaluazio-prozesuari buruzko informazio-bilerak

Ekainaren 27an BIKAIN ebaluazio-prozesuaren inguruko informazio-bilera egingo dugu Donostian, Eusko Jaurlaritzak Andia 13ko egoitzan duen Areto Nagusian. Goizeko 9:30ean hasiko da, euskaraz, eta bertan zuen erakundeari sortzen zaizkion zalantzak argitzeko aukera izango duzue.

Honetara joateko aukerarik izan ezean, uztailaren 19an beste bilera bat egingo da Bilboko Gran Vían Eusko Jaurlaritzak duen egoitzako Areto Nagusian. Bilera hau ere 9:30ean hasiko da.

Batera zein bestera joateko asmoa baduzue, mesedez, jakinarazi mezu elektroniko bidez (bikain@euskadi.eus), zein etorriko den eta zein erakunderen izenean adierazita.

BIKAIN berritu dugu!!!

BIKAIN berritu dugu!!!

BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu nahi duzu?
Zure entitatean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzea nahi duzu? Eman izena!!!


Hainbat urte pasa dira BIKAIN sortu zenetik, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPSk) eredua eguneratzea erabaki du, euskararen erabilera neurtzeko eta ebaluatzeko behar diren elementu berriak sartzeko eta garai eta behar berrietara egokitzeko. Entitate gehiagotara zabaldu nahi dugu, bereziki administrazio publikoetara, betiere, orain arte izan duen eraginkortasuna bermatuz.

Kanpo-ebaluazioa eskatzeko epea ekainaren 6tik aurrera eta urte osoan eskaera egiteko aukera izango da. Baina, kontuan izan, tramitazio telematikoa bakarrik erabili behar duzula eskaera egiteko.

Entitate eskatzaileak bi multzotan sailkatu dira: batetik, entitate pribatuak eta sozietate publikoak, eta, bestetik, administrazio publikoak. Multzo bakoitzak dituen hizkuntza-betebeharrak kontuan hartuko dira ebaluazioan.

Orain arte bezala, hiru ziurtagiri-maila ditugu (oinarrizkoa, tartekoa eta goi-mailakoa), baina ertaina eta goi-mailakoa eskuratzeko puntu gehiago lortu beharko dira. Horretaz gain, ebaluatutako entitateek ezingo dute BIKAIN ziurtagiri-maila bat eskuratu baldin eta euskara alorrean legediak ezartzen dizkien betekizunak bermatzen ez badituzte.

Azkenik, kontuan izan legeak ezarritakoari jarraiki, BIKAINen parte hartu ahal izateko zure entitateak 250 langiletik gora baditu, derrigorrez izan behar duela berdintasun-plana.

 

Guztiak ikusi >>





Ebaluatzaile klubeko kideen gunea

NA Zenbakia (letrarik gabe)

Erakundeen gunea

IFZ

PASA HITZA