Astea zer da

165 egun barru ospatuko da Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea inguruko praktika onen eta esperientzien elkartrukerako egiten diren promozio eta difusio ekitaldiak batzen dituen elkargunea da. Hau urtero ospatzen da urria eta azaroa bitartean Europako Erkidego osoan.

EUSKALITek jazoera hau koordinatzen du Euskadin, non urtero 3.000 pertsona biltzen dituzten 50 ekitaldi antolatzen diren, 65 antolatzaileren esku.

25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea 2019ko azaroaren 5etik 15era izango da. Gainera, Biltzarra izango dugu azaroaren 13tik 14ra, Bilboko Euskalduna Jauregian, non Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementuak erreferente izango diren: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.

Ekitaldien PROGRAMA OSOA hemen ikusi dezakezu.

Gainera, Kudeaketa laburrean ekimenaren 3. edizioa izango da.

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]