Parte hartzen duten antolatzaileak

Astearen xedea, Kudeaketa Aurreratuaren elementu eta Lehiakortasunarekiko sentikortzea eta arreta dei bat suposatzen duten edukiak aurkeztea da. Horretarako, antolatzaileen laguntza ezinbestekoa da. EUSKALITek ipintzen duen baldintza bakarra, Astean kokatzen diren ekitaldien antolatzaileak irabaz asmorik gabeko erakundeak izatea da (hots, elkarte, fundazio, lanbide elkargo, herri administrazio, klusterrak eta antzeko erakundeak).

Informazio gehiago nahi izanez gero, Nerea Obietarekin harremanetan jar zaitezke hurrengo telefonoan 94 404 73 83 edo nobieta@euskalit.net bidez.

PARTE HARTZEKO MODALITATEAK

BILTZAR FORMATUA

Biltzarra, azroaren 13 eta 14an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian (A3 gela, 305 pertsonwntzat). 
 

2019 honetan, 25. urteurrenarekin bat eginda, Biltzar bat egingo dugu azaroaren 13an eta 14an. Horietan, EUSKALITen kudeaketaren arloarekin lotuta zinez garrantzitsutzat jotzen ditugun gaiak landuko dira. Biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, A3 aretoan (305 eserleku). Hall gune bat ere izango da, parte hartzaileen arteko harremanak sustatzeko.

EUSKALITen lau gai nagusi aukeratu ditugu Biltzarrean lantzeko ideietan oinarrituta. Hain justu, 2018ko Astean parte hartu zutenei egindako gogobetetze inkestatik bildutakoak dira, gure ustez horiek ispilatzen baitituzte kudeaketaren munduko gaur egungo joerak. Hauek dira:

  1. 4.0 ingurunea (eraldaketa digitala, gaitasun digitalak, negozio eredu berriak, etab.)
  2. Produktibitatea (Lean manufacturing, Kanban, 5S, hornitzaileen trakzioa…)
  3. Pertsonak (berdintasuna, talentuaren kudeaketa, enpresa osasungarriak, etab.)
  4. Garapen Iraunkorrerako Helburuak (ekonomia zirkularra, enpresaren gizarte erantzukizuna, ingurumena, etab.)

Era horretan, Biltzarraren egitaraua honela banatuta egongo da:

 

AZAROAK 13

AZAROAK 14

9:00-11:00

1 KUDEAKETA AURRERATUA ETA 4.0 INGURUNEA

3 KUDEAKETA AURRERATUA ETA PERTSONAK

11:00-11:30

KAFE GARAIA

11:30-13:30

1 KUDEAKETA AURRERATUA ETA 4.0 INGURUNEA

3 KUDEAKETA AURRERATUA ETA PERTSONAK

15:30-17:30

2 KUDEAKETA AURRERATUA ETA PRODUKTIBITATEA

4 KUDEAKETA AURRERATUA ETA GIH

 

 

NOLA PARTE HARTU BILTZARREAN

Aurtengo berrikuntzarik handiena da erakunde antolatzaileek proposamen bat aurkeztuko dutela, eta hor jaso beharko dute Biltzarrean parte hartzea justifikatuko duen praktika on edo esperientzia arrakastatsuren bat. Era berean, txostengileak proposa daitezke; nola zuen erakundeetakoak, hala zuen interes taldeetakoak.

Ondoren, kudeaketa eta komunikazioaren arloko adituz osatutako Batzorde batek erabakiko du zein diren partaidetza egokienak. Horretarako, hainbat irizpide hartuko dituzte kontuan; hala nola berrikuntza, interesa, praktika onaren emaitzak, zeharkakotasuna, sektore oreka, genero oreka, partaide kopuruaren oreka, komunikabideen interesa, etab.

Aukeratutako erakundeek konpromisoa hartu beharko dute EUSKALITekin batera ekintza bat gauzatzeko, horrek dakarren guztiarekin (aldeen arteko komunikazioa, agendaren eta denboraren kudeaketa, ekintzaren aurkezpena, etab.).

Parte hartu ahal izateko, interesa duten erakunde antolatzaileek euren proposamena bidali beharko dute, honako hauek kontuan hartuta:

  • lau gai horietako zeinetan egin dezaketen praktika on edo esperientzia baten ekarpena
  • laburpen bat, praktika on hori zertan den azaltzeko, eta parte hartuko luketen txostengileak zein diren
  • interesgarria zergatik den azalduko duten arrazoi nagusiak edo zer ekarpen egingo ote liokeen parte hartze horrek Biltzarrari

(*OHARRA: Izena emateko inprimakian bertan osatu behar da).

Batzorde honen erabakiaren berri emango da irailaren 13a baino lehen. Hala, Biltzarrerako aukeratu ez diren erakundeek ere Europar Astean parte hartu ahal izango dute, Biltzarretik kanpo beste ekintzaren bat antolatuz. Hala izanda, gomendagarria litzateke areto edo espazioren bat aurrez gordeta edukitzea, Biltzarretik kanpoko era horretako ekintzak gauzatzeko.

Zuen proposamena aukeratuz gero, areto eta baliabide tekniko guztien gastuak EUSKALITen bizkar geratuko dira. Alabaina, zuen ekitaldia beste egun edota tokiren batean egitea erabakitzen baduzue, ezingo dizkizuegu gastuak ordaindu.


NOLA PARTE HARTU BILTZARRETIK KANPOKO EKITALDIEKIN


Euren proposamena Biltzarraren formatuan aurkeztu nahi ez duten erakundeek, edo horretarako aukeratu gabe geratu direnek ere euren ekitaldia gauzatu ahal izango dute. Horretarako, hauek erabaki beharko dituzte: gaia (Kudeaketa Aurreratuaren elementuen artean: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak), non, noiz eta nola egin. Urtero bezala, ekintzak egun berean egitea saihestuko dugu; bereziki, Biltzar formatuan egingo direnak. Hala, ahaleginduko gara bi egun horietan, Biltzarretik kanpo, ez egotea gai berari buruzko beste ekintzarik.

NOLA EMAN IZENA 

Bereziki garrantzitsua da Biltzarrean parte hartzeko interesa duzuen erakundeok identifikatzea. Horregatik, modalitate honetan lagundu nahi baduzue edo formatu honetatik kanpo ekintzaren bat egin nahi baduzue, EZINBESTEKOA da argibide hauei jarraitzea:

1.- Uztailaren 24a baino lehen: IZEN-EMATEA ASTEKO ERAKUNDE ANTOLATZAILE GISA PARTE HARTZEKO; ETA, NAHI IZANEZ GERO, BILTZARRERAKO PROPOSAMENAREKIN (dagokion inprimakia bete beharko da).

Izen-emate horren bidez, erakunde antolatzaile bakoitzak sarbide gako bat aukeratuko du, eta hori, gero, beharrezkoa izango da ekintzen zehaztasunak adierazteko.

2.- Irailaren 23a baino lehen: Zure erakundeak antolatuko dituen EKITALDIEN ETA EDUKIEN IZEN-EMATEA, web helbide honetan: www.euskalit.net/semana/organizaciones. Ekintzen izen-ematearen atalera sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erakunde antolatzaile gisa izena ematea, 1. puntuan adierazitako pausoei jarraituz.

*OHAR GARRANTZITSUA: Biltzarrean parte hartzeko eskaera eginez gero, Batzordeak proposamena onartu duela dioen jakinarazpenaren zain geratu beharko da (irailaren 13a baino lehen).

Irailaren 24tik aurrera, ekitaldien behin betiko egutegia argitaratuko da. Aurretik, baina, iradokizunak jakinaraziko dizkizuegu, eta beharrezkoa izanez gero, ekintzak egingo diren egunak edo tokiak aldatzeko premiaren berri emango dizuegu, beste erakunde antolatzaile batzuen ekintzekin batera ez tokatzeko.

Astean parte hartuko duzula egiaztatu ondoren, zehatzago azalduko dizugu arestian aipatutako sustapen materialari buruzko guztia. Era berean, Astearen sustapenerako beharrezkotzat jotzen dituzuen bestelako elementuak ere txertatzeko gonbita egiten dizugu.

ZER ESKAINTZEN DU EUSKALITEK ANTOLATZAILEEI

  • EUSKALITek koordinazio lanak egingo ditu; alegia, honako hauen sustapen, edizio eta banaketa lanak: kartelak edo roll-upak, gogobetetze inkestak eta aldizkaria, Kudeaketa Aurreratuari buruzko edukiekin, parte hartzaileei banatzeko. Era berean, Europar Astearen webgunea izango dugu (www.euskalit.net/semana). Bertan dago jasota Asteari buruzko informazio guztia (protagonistak, ekintzen agenda, PDFn deskargatzeko moduko egitaraua, Kudeaketa laburrean jaialdia...). Azkenik, sare sozialetan informazioa zabaltzeko laguntza emango dugu.
  • EUSKALITek, Biltzarrean egingo diren ekitaldietarako izen-emateen izapideak egiteko baino ez du emango laguntza. Gainerako ekintzetan, erakunde antolatzailearen ardura izango da hori, eta hark erabaki beharko du zein den izena emateko modurik egokiena: helbide elektronikoz, telefonoz, online plataforma bidez, etab.
  • Urtero lez antolatzaileak EUSKALITeko aholkularitzarekin konta dezakezue, ekitaldien gaia, hizlarien hautaketa, etabarretan laguntzeko.

ASTEAN PARTE HARTZEAREN ABANTAILAK

  • Zure erakundea ikusgai egongo da Europar Astearen baitan. Helburu nagusia da, hain zuzen, Kudeaketa Aurreratuaren garrantziari buruz sentsibilizatzea. 
  • Zure erakundea Astearen balioekin konpromisoa duen erakunde gisa posizionatzea interes taldeen aurrean (langile taldea, bezeroak, hornitzaileak, administrazioa…).
  • EUSKALITen ikuspegia lortzen lagunduko diguzu; alegia, Kudeaketa Aurreraturako mugikortasunean erreferente izaten lagunduko diguzu. Hala, ezarpen maila handia lortuko du, eta horrek aukera emango dio Euskadiri nazioartean lehiakortasun erreferente izateko.
  • Argitaraturiko material eta euskarri guztietan zure erakundearen logotipoa agertuko da.

KONPROMISOAK ANTOLATZAILEAREN ALDETIK

  • Epeen betetzearekin bereziki zorrotzak izatea behar dugu, gainerako lankideen lana eta antolaketaren fase guztiak errespeta ditzagun, Astearen antolaketa pertsona eta erakunde askoren ahalegin garrantzitsua suposatzen duelako.
  • Behin Astea bukatuta antolatzaile moduko inkesta betetzea. EUSKALITentzat oso garrantzitsua da zure iritzi eta iradokizunak biltzea, Astearen hurrengo edizioak hobetzeko, eta zure ekitaldira bertaratutako pertsonen kopurua jakiteko.
  • EUSKALITi sortu daitezken edozein aldaketa edo ustekabe aurrerapen nahikoarekin jakinarazi.
 

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]