KIDE IZATEKO BALDINTZAK ETA JARDUERA

Q-EPEA, bere misio, ikuspen eta baloreekiko leial, talde irekia da, eta zorrotza ere bai taldeko kide direnekin. Q-EPEA taldeko kide izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:
  • Kide izan nahi duten erakundeek, hobetzeko arloei buruzko diagnostiko bat eduki behar dute, eta diagnostiko horrek erakunde horretako arduradunen gogoetaren emaitza izan behar du.
  • Lanerako egitasmo bat eduki behar dute, hobetzeko arloen artean lehentasunezkotzat jo dituztenei ekiteko.
  • Zenbait ekintza gauzaturik edo abiarazirik behar dituzte ukan, erakundea bikain bihurtzeko hartu duten konpromisoaren erakusgarri (pertsonen eta bezeroen gogobetetzea neurtzeko inkestak; EFQM ereduaren bidezko autoebaluazioa; zuzendaritza-taldeari EFQM ereduari buruzko prestakuntza ematea; EUSKALITeko ebaluatzaileen elkartean parte hartzea; prozesuen mapak zehazturik eta dokumentaturik izatea eta abar).
  • Erakundearen arduradun gorenak eskabide bat behar du sinatu, eta bertan adierazi bikaintasunaren bidean aurrera egiteko borondatea, urtero-urtero etengabeko hobekuntzarako planak garatuz aurreratzeko borondatea, hain zuzen.
  • Gainerako kideek bezalako diru-kopurua jarri behar du, egingo diren jardueren kopuruaren eta jarduera horien kostuaren araberakoa.

Q-EPEA taldeko kide bihurtzeko prozesua:
  • EUSKALITek egingo ditu idazkaritza teknikoari dagozkion eginkizunak, eta, hala, Q-EPEA taldean sartu nahi duten erakundeen eskabideak jasoko ditu, eta, ondoren, Q-EPEAri aurkeztuko dizkio sartzeko baldintzak betetzen dituztenen eskabideak.
  • Q-EPEA taldea osatzen duten kideen gehiengo soilak onartu beharko du kide izateko eskabidea. Q EPEA taldearen bilera kide berriaren erakundean egingo da, eta, bertan, kudeaketan egindako aurrerapenak aurkeztuko dizkio kide berriak taldeari, elkar ezagutzen hasteko.


Castellano



Q-EPEA taldeko Xedea, Ikuspegia eta Baloreak

Q-EPEAko partaideak

Kide izateko baldintzak eta jarduerak

Kalitatearen Europear Asteko ekitaldiak

Herri Administrazioetan Kudeaketako Bikaintasunari buruzko Kongresua


Kideentzako sarbidea

CIF


Hitz-gakoa