ZER DA Q-EPEA

Q-EPEA, kudeaketako Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatutako taldea da (Administrazioa eta enpresa publikoak). 2002an, EUSKALIT - Kalitaterako Euskal Erakundearen laguntzaz, elkarrekin burututako jarduerekin hasi ziren, kudeaketako praktika egokiak konpartitzeko esta zabaltzeko, laneko dokumentazioak modu irekian trukatzeko, aurreratutako beste erakunde publiko eta pribatuetako zuzendaritza taldeetako kideak gonbidatzeko, esperientziak konpartitzeko eta aurrerapen horiek beste herri erakunde batzuetara hedatzeko asmoz jende aurreko ekitaldiak antolatzeko.

XEDEA

Q-EPEA, kudeaketako Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatuko taldea da (Administrazioa eta enpresa publikoak), eta helburu bikoitza du:

- Gure erakundeen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egitea, ikasketa konpartituaren bitartez eta
- kalitatearen kultura sustatzea euskal sektore publikoan.

IKUSPEGIA

Q-EPEAK ezaguna izatea nahi du Euskadin eta Euskaditik kanpo, kudeaketa aurreratuaren esparruan erreferentzia den herri erakunde talde gisa, horrela laguntza eman ahal izateko Euskadiko herri erakundeen kudeaketaren modernizazio prozesuari.

BALOREAK

Gure Xedea aurrera eraman ahal izateko honako balio hauek hartuko ditugu oinarri gisa:

IKASKETA KONPARTITUA: informazioa eta ezagutza modu aktiboan konpartitzeko borondatea, baina, halaber, informazioaren gaineko ardura erakutsiz.
ELKARLANA: beste pertsona eta erakunde batzuekin elkarlanean aritzea, kudeaketako Bikaintasuna Iortu ahal izateko.
ERRESPETUA PERTSONEI ETA ERAKUNDEEI: erakunde bakoitzaren esfortzua eta ekarpenak aitortzea, bakoitzak aurrera egiteko duen erritmoa kontuan izan gabe.


Castellano



Q-EPEA taldeko Xedea, Ikuspegia eta Baloreak

Q-EPEAko partaideak

Kide izateko baldintzak eta jarduerak

Kalitatearen Europear Asteko ekitaldiak

Herri Administrazioetan Kudeaketako Bikaintasunari buruzko Kongresua


Kideentzako sarbidea

CIF


Hitz-gakoa