Home [ Oinarrizko prestakuntza ] kudeaketa aurreraturako

[ Oinarrizko prestakuntza ] kudeaketa aurreraturako. Líder21 eta Directiv@21

formación básica

Berrikuntza Agenda eremuaren barnean SPRIk eskainitako Directiv@21 eta Lider21 prestakuntza programak, EUSKALITen laguntzarekin, ikuspegia eta edukiak erabat moldatu eta gero, 2012an lortutako arrakastaren ondoren,2013an programa hauek eskaintzen jarraituko dugu.

Emaitza era askotako eta neurrira egindako ikastaro katalogo bat da, non industria eta zerbitzu enpresetako gerente eta zuzendaritza-kideek kudeaketa aurreratuaren funtsezko oinarriak ezagutu ahal izango dituzten, lehiakortasun eta enpresa bikaintasunaren oinarri gisa.

Programa berri hauek zuzendaritza kideek kudeaketaren funtsezko oinarriak gaurkotu eta finkatzeko zehazki diseinaturik daude, proiektu edo KNOWINN moduko kudeaketa metodologien ezarpen programa zehatzetan sakondu baino lehen.

Programa berri hauek, honako zazpi modulu independenteak eskaintzen dute dohainik (bakoitza goiz batekoa, bost ordu):

  • Lidergoa: Liderrek zuzentzeko egiten dutena
  • Estrategia: Ziurgabetasun epean etorkizuna nola eraiki
  • Emaitzak: Mugitzen eta orientatzen duten helburu eta adierazleak
  • Bezeroak: Bezeroei buruz jakin beharreko lau gakoak
  • Pertsonak: Lanarekin asebetetzea eta inplikazioa
  • Berrikuntza: Berrikuntzatik nola emaitzak lortu
  • Gizarte erantzukizuna: Enpresarako onura eragilea

Interesa duten industria eta horiekin harremana duten zerbitzu enpresetako zuzendaritza kideek, nahi duten beste modulutara inskriba daitezke. Deialdi ezberdinak egongo dira urtean zehar, hurrengo tokitan: Bilbao, Donostia, Gasteiz eta Zamudio.

Lehenengo deialdientzako inskripzioak irekita daude

Informazio gehiago: Directivo21 eta Lider21

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2013(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 10:14etan
 

banner blog

Hurrengo jarduerak

SISTEMAS DE GESTIÓN DE LA SEGURIDAD Y SALUD EN EL TRABAJO (OHSAS 18001)

Todos los Sectores

Fecha de inicio:6 de junio Lugar: Bilbao Objetivo: Conocer el contenido y componentes básicos de un Sistema de Gestión de la SST (OHSAS 18001:2007). Iniciar a los asistentes en la legislación vigente en PRL. Entender el proceso de auditoría reglamentaria y de los Sistemas de gestión de la SST (OHSAS 18001:2007). Más información

Irakurri gehiago »

LAS CARTAS DE SERVICIO: INSTRUMENTO DE MEJORA Y COMPROMISO EN LA ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Zerbitzuak

Fecha de inicio: 21 de mayo Lugar:Zamudio Objetivo: Presentar la integración de las Cartas de Servicios como instrumento que permite manifestar públicamente la materialización de los principios de transparencia, participación, responsabilidad y compromiso en la prestación de los servicios públicos. Más información

Irakurri gehiago »
Ikastaro guztiak »