Bezero hurbilak, bezero urrunak
avatar

Erakunde asko, neurri handikoak izanda, batzuetan sakabanatutako lan-taldeekin osatuta daude, lantokiak geografikoki hedatuta dituztelarik. Zerbitzu arloko erakunde askoren kasuan, normalean, sakabanatutako lantoki horietan lan egiten duten pertsonek bezeroarekin harreman zuzena izaten dute. Hau da, zuzendaritza-taldeak zentralean egoten ohi dira, bezeroaren joan-etorriak zuzenean ikusi gabe, bezeroaren izaera, bezeroaren pozen eta nekeen jatorria zuzenean ikusi gabe. Eta, gerta daiteke lantokietako pertsonak erabakien hartzea eta aurrerapausoen ematea besterenak ikustea. Sarri ere pertsona horiei ez zaizkie erabakien hartzea eta aurrerapausoen ematea errazteko duten erremintak ematen, ezta prestakuntza eta motibazioa ere.

Honelako kasuetan bezeroarekin harreman zuzena eta hurbila egunero izan arren, erakundeak aukera ezin hobea galtzen egon daitezke bere langileei prestakuntza egokia ematen ez badie. Horrexegatik, zuzendaritza urrun dagoenean ezin da zilegi bezeroa urrun sentitzea, hau da, bezeroaren nahiak zeintzuk diren erabat ez jakitea. Adibide ona EROSKI da, non zuzendaritza urrun badago ere, edozein dendatan erosle modura parte hartzen duten, eta, modu errotatiboan dendako arduradunekin elkartzen diren bezero modura ikusitako gora-beheren berri emateko eta maila beti primerakoa izan dadin.


Deja una respuesta

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

* Copy This Password *

* Type Or Paste Password Here *

HTML tags and attributes are not allowed.