Kudeaketaren erritmoa
avatar

Dantzan egiten ikasten dugunean pausu berdina hamaika aldiz errepikatu behar dugu. Oinak erritmoarekin bat etorri arte pausu berdina ehunka aldiz errepikatu behar dugu. Eta, horrela, dantza desberdinak, erritmo desberdinak eta doinuekiko abilezia garatzen dugu. Horrela, egun baten, fandango batek sei pultsu dituela edo cha-cha-cha batek bost pultsu dituela ahaztu egiten dugu, ikasitako teoria guztia alde batera utziz eta praktika modu naturalean agertzen delarik.

Kudeaketarekin gauza berdina gertatzen da. Askotan jorratu behar diren arloak lantzeko taula luze eta garapen konplexua duten planteamenduak sortzen ditugu. Adibidez, aliatuak, aliatu estrategikoak edota hornaitzaleak identifikatzeko erabiltzen diren taulak, edo, prozesuetan zein pertsonek diharduten jakiteko zerrenda luzeak, edo, prozesu desberdinekin lotutako adierazleen zerrendak. Horrela, kudeaketaren partea diren ezaugarri horiek “pultsutan” banatzen ditugu, kudeaketaren erritmoari hobeto lotzen laguntzen digutelako. Geroago, kudeaketaren erritmoa barneratzen hasten garenean detaile asko duten planteamendu luzeen sinplifikazioa dator, benetan kudeatu beharreko elementuak naturalki azaleratzen direlarik.

Inoiz kudeaketaren erritmoekin galduta bazaudete eta kudeaketaren pultsuen identifikazioarekin nahastuta bazaudete, dantza-maisu on batengana jo behar izateaz gogoratu nahi dizuet. Inoiz gauzen egitea (edo ez egitea) kuestionatu behar baduzue, kanpo-kontrastea eskatzera animatzen zaituztet, erritmo dantzagarriak zuen erakundeetara etor daitezen.


Comments

Kudeaketaren erritmoa — 2 Comments

  1. La parte expositiva debería contener una explicación, similar a la que se realiza
    en la memoria justificativa del proyecto, con relación a el ámbito de aplicación del decreto proyectado, que
    se extiende no solo a los albergues rurales, sino también a los urbanos. http://panglis.gr/index.php/component/k2/itemlist/user/531472

Deja una respuesta

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

* Copy This Password *

* Type Or Paste Password Here *

HTML tags and attributes are not allowed.