Oinarrizko prestakuntza: Directiv@21

SPRIk eta EUSKALITek elkarrekin antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak eskaintzen dituen Prestakuntza-Directiv@21 doako programaren 2017ko bigarren sehilabeteko deialdia abian da.

Ikastaroak Innobideak Estrategiaren laguntzarako diseinatu dira, eta estrategia horren erreferente-esparru izango den Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren sei elementu nagusiak jorratzen dituzte.

Zure erakundea lehiakorragoa izaten lagunduko duten 8 modulu dituzu eskuragarri, berritzeko ezinbestekotzat jo diren 6 elementu nagusi hauetan sakonduz:

  • ESTRATEGIA: Nola gauzatuko ditugun asmoak
  • BEZEROAK: Bezeroek egin diezaguketen ekarpena
  • PERTSONAK: Konprometitutako pertsonak lehiakorrak diren erakundeentzat
  • GIZARTEA: Enpresa herritar eredugarri gisa
  • BERRIKUNTZA: Berrikuntza zure enpresaren neurrira
  • EMAITZAK: Lehiakortasuna: emaitza ekonomikoetatik haratago
  • NEGOZIO-EREDUA: Negozio ereduaren berrikuntza. Enpresaren arrakastarako oinarria. Modulu honek Estrategiaren modulua indartu eta osatzen du.
  • JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA.Kudeaketa aktiboa lehiatzeko abantaila gisa.

Bertaratutako pertsonek adibide praktikoak landuko dituzte, elementu bakoitza bere erakundean aplikatzeko. Saioak DOAKOAK dira, goiz batekoak eta industria eta zerbitzu enpresetako gerente eta zuzendaritzako-kideei zuzenduta daude. Interesa duten pertsonak, nahi duten beste moduluetara inskriba daitezke. Deialdi ezberdinak egongo dira urtean zehar, hurrengo tokietan: Bilbo, Donostia eta Gasteiz.

Informazio osoa jaitsi dezakezu

Izen ematea