Kudeaketa Aurreratua
Prestakuntza

Hizkuntzen kudeaketa eta kudeaketa aurreratua, integrazioa lantzeko tailerra

  • 3 de octubre de 2018

Tailer honen helburua Kudeaketa Aurreratuan sakontzea da, hizkuntzen-kudeaketa, kudeaketa sisteman integratzeko praktikak landuz.

Horretarako, hiru saio praktiko aurreikusi ditugu eta hiru lurraldeetan egiteko aukera izango da. Tailerra doakoa da eta plaza mugatuak ditu. 

 Hauek dira edukiak: 

  • Kudeaketa aurreratuaren eredua 2018: zertarako eredu hau? zer proposatzen du? 
  • EME (Euskararen erabilera eta kudeaketarako eta Bikain-Euskararen Kalitate ziurtagirien ebaluazioetarako Eusko Jaurlaritzak sortutako erreferentzia marko estandarra) eta Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren arteko harremana.  
  • Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren egituran eta proposatzen diren hausnarketarako praktiketan, hizkuntzen kudeaketarako garrantzitsuak diren alderdiak. Nola integratzen da hizkuntzen-kudeaketa kudeaketa sistema orokorrean? Nola lotzen da Hizkuntza-Politika estrategia orokorrean, eta pertsonen kudeaketan, zerbitzu eskaintzan, bezero edo herritarrekin harremanetan, hornitzaileen kudeaketan…? Non egon beharko litzateke, non dago eta non ez dago?  
  • Bakoitzak bere erakundearen hizkuntzen-kudeaketaren integrazio mailaren inguruan hausnartzea. 

Nori zuzenduta: Euskara teknikari eta arduradunak, Kudeaketa/antolakuntza teknikari eta arduradunak, Hizkuntza eta kudeaketa aholkulariak, Interesa duten baina hizkuntza kudeatzen ez duten erakundeetako kideak 

  • BIZKAIA: Urriak 17 eta 24 eta azaroak 9* AIC. Boroako elkartegia (Zornotza-Bizkaia). A1 gela Sakatu hemen 
  • GIPUZKOA: Urriak 19 eta 26 eta azaroak 9* Eureka Zientzia Museoa. Mikeletegi pasealekua 43, Donostia- Montessori gela Sakatu hemen 
  • ARABA: Urriak 23 eta 30 eta azaroak 9*Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregia. Gasteiz gela Sakatu hemen

* Gomendagarria da euskara teknikari edo arduradunarekin batera, kudeaketa teknikaria edota arduraduna etortzea, ikuspegi orokorra izateko eta tailerreko ondorioak erakundean ezarri ahal izateko.

Hurrengo Ikastaroak