Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Ulma Handling Kudeaketa laburrean jaialdiko 2. edizioaren irabazlea

  • 29 de octubre de 2018

ULMA HANDLING kooperatiba erakundea, "Eta zuk zer praktikatzen duzu?" laburrarekin, EUSKALITek Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin batera koordinatzen duen Kudeaketa laburrean ekimenaren irabazlea izan da.

Laburra, Ulmako pertsonei zuzenduta dago, egunerokotasunean onak diren jarrerak praktikan jarri ditzaten, ezezkotasuna alboratuz, leihakorragoa den ingurunean lan egiteko helburua sustatuz, eta hurrengo belaunaldiei mundu hobea utziz.

Gainontzeko obra finalistak BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA-OSAKIDETZA, AXULAR LIZEOA, FITNESS GASTEIZ, VIRTUALWARE eta RINGSPANN erakundekoak izan dira. Obra guztiak EUSKALITeko Youtube kanalean ikusi daitezke.

Labur irabazlearen erabakian, publikoaren balorazioa (1.500 pertsonek parte hartu dute), eta epai-mahai espezializatu batek parte hartu dute. Sariaren banaketa, eta laburren proiekzioa, urriaren 22an izan zen Bilboko Sala BBK aretoan.

Kudeaketa Laburrean egitasmoaren asmoa da, Europar Astearen barruan Kudeaketa Aurreratua beste zabalkunde formatu batzuetan aurkeztea, hots, gizarteari kudeaketa helarazteko beste modu bat garatzea.

Ekitaldiaren argazki guztiak hemen.