Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

  • 6 de octubre de 2016

22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea azaroaren 7tik 18ra izango da. Aurten 70 antolatzaileren eskuko 54 ekitaldi egingo dira. Gainera, Biltzarra egongo da ere, azaroaren 7tik 11ra, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aste honek berrikuntza handiak izan ditu azkeneko hogeita bat urtetan, astebete irautetik, bi aste izatera, eta hiru aste izan ditu ere. Joan den urtean formatuz aldatu genuen, bere irudi eta posizionamendua bultzatzeko eta Kudeaketa Aurreratuaren mezua sendotzeko. Horretarako, ekitaldien lehenengo astea ospatze leku bakar batean egin zen Biltzar formatuarekin. Hau, aurten ere errepikatuko dugu.

Azaroaren 7tik 11ra Biltzarra egingo da, egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu bati buruz jardunez: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.

Gainera, azaroaren 14tik 18ra Bilbo, Gasteiz eta Donostian ekitaldi gehiago antolatuko dira. 

Biltzarreko nahiz gainontzeko ekitaldien programa ezagutu nahi baduzu, WEB EGUTEGIA eta PROMOZIO LIBURUXKA kontsultta itzazu.