Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

EUSKALIT EUSKARALDIArekin, 11 egun euskaraz

  • 23 de noviembre de 2018

EUSKALITek Euskaraldiaren ekimenarekin bat egin dugu, gizartearekin dugun konpromisoarekin guztiz koherentea delako, eta gure Hizkuntza Politika garatzen lagunduko digulako, interes taldeekin euskararen erabilera bultzatuz.

EUSKARALDIA euskaltzaleak aktibatzea helburu duen ariketa soziala da, euskaraz komunikatzea eta elkar-ulertzea, pentsatzen duguna baino errazagoa dela frogatzea, hizkuntza ohiturak aldatuz eta euskal hiztunen artean euskararen erabilera bultzatuz. 2018ko azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte iraungo du.

Animatu zaitez zu ere AHOBIZI edota BELARRIPREST bihurtuz: https://euskaraldia.eus/