Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Zazpi erakunde Quality Innovation Awardaren finalista

  • 8 de noviembre de 2018

Osakidetzako Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratua, Ezkerraldea Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratua, A&B Laboratorios, Euskal Trenbide Sarea, Imatek Advanced Technologies, Ega Master, eta Iberdrola Distribución, Quality Innovation Award 2018ko euskal irabazleak dira, eta 2019an nazioarteko fasean leihatuko dira Pekinen.

2015. urtetik parte hartzen dugun lehiaketa honek, bi fase ditu, bertakoa eta nazioartekoa. Bertako faserako Sariak dituen kategoria ezberdinetarako 29 hautagaitza jaso ditugu. Lehenik eta behin, Ebaluazio Klubeko talde batek ebaluatu zituen, ondoren, UNIBASQek identifikaturiko berrikuntzan adituak diren talde batek baita ebaluatu ditu ere. Azkenik, gure Patronatuko eta Innobasqueko pertsonez osatutako epaimahai batek, euskal faseko irabazleak aukeratu ditu.

Honako hauek dira irabzleak eta kategoriak:

  • Mikroenpresa eta StartUp: Imatek Advanced Technologies
  • Eteak: Ega Master
  • Enpresa handiak:Iberdrola Distribución S.A.
  • Berrikuntza sektore publikoan: Euskal Trenbide Sarea
  • Berrikuntza arduratsua (Ingurugiroa): A&B Laboratorios de Biotecnología
  • Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza: Organización Sanitaria Integrada Ezkerraldea Enkarterri-Cruces de Osakidetza
  • Berrikuntza potentziala: Organización Sanitaria Integrada Tolosaldea de Osakidetza

Euskal fasearen erakunde irabazle hauek saria jasoko dute abenduaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Hurrengo Ikastaroak