Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Zortzi erakunde Quality Innovation Awardaren finalista

  • 24 de octubre de 2017

Angulas Aguinaga, Ormazabal, Osakidetza, Colegio Vizcaya, Carmelitas Sagrado Corazón Ikastetxea, Torrezuri Taldea, Imatek eta Didaktiker Quality Innovation Award 2017ko finalistak dira. Lehiaketa honek erakundeen eta parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna hobetzea du helburu.

2015. urtetik parte hartzen dugun lehiaketa honek, bi fase ditu, bertakoa eta nazioartekoa. Bertako faserako Sariak dituen kategoria ezberdinetarako 29 hautagaitza jaso genituen: Enpresako berrikuntza 3 mota ezberdinetan, Mikroenpresak & startups, enpresa txiki eta ertainak eta enprsea handiak, Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza, Hezkuntza sektoreko berrikuntza, Sektore publikoko berrikuntzak eta Berrikuntza potentziala.

Aurkeztutako hautagaitzak, lehenik eta behin, Ebaluazio Klubeko talde batek ebaluatu zituen, ondoren, UNIBASQek identifikaturiko berrikuntzan adituak diren talde batek baita ebaluatu zituen ere. Azkenik, gure Patronatuko eta Innobasqueko pertsonez osatutako epaimahai batek, euskal faseko zortzi finalistak aukeratu ditu.

Erakunde hauek dagoeneko nazioarteko finalistak dira, non beste epaimahai batek Quality Innovation Awardeko irabazleak aukeratuko ditu. Saria Bilbon banatuko da 2018ko otsailean.

  • Mikroenpresa eta StartUp: INGURUMENA ADVANCED TECHNOLOGIES (IMATEK)
    Eteak: ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY
  • Enpresa handiak:ANGULAS AGUINAGA 
  • Berrikuntza sektore publikoan:OSAKIDETZA-ZUZENDARITZA OROKORRA
  • Berrikuntza arduratsua (Ingurugiroa): COLEGIO CARMELITAS-SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA 
  • Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza: TORREZURI TALDEA
  • Hezkuntza sektoreko berrikuntzaCOOPERATIVA DE ENSEÑANZA COLEGIO VIZCAYA
  • Berrikuntza potentziala: DIDAKTIKER (bai&by)