Kudeaketa Aurreratua
Berria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren emate ekitaldia

  • 20 de noviembre de 2017

Hamabi erakundek jaso dute Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria, abenduaren 12an, Donostiako Kursaal Jauregian.

Aurtengo edizioan jarduera sektore guztietako zazpi erakundek jaso dute Zilarrezko A saria: Vicinay Cadenas, Ikusi Remote Control, Bidasoa-Osakidetza Erakunde Sanitario Integratua, Basauri Irakaskuntza Elkarte Kooperatiboa, Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, EHU/UPVko Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskola eta Gizakia Fundazioa. Eta Urrezko A eman zaio Ormazabal y Cia SLU industri enpresari.

Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren lau Euskal Sari banatu dira, hau da, Euskadin kudeaketa aitortzen duen sari nagusia. Errekonozimendu hori eskuratzeko, beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko errekonozimendua lortu izana eta kanpo ebaluazio espezifiko bat gainditu izana kudeaketako elementu konkretu batean. Aurten bi dira Estrategiaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak, Microdeco eta ASLE; Gizartearen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sari bat, Siemens Gamesa Renewable Energyrentzat; eta Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sari bat, San Felix Ikastetxearentzat.

Sariak banatu dituzte, besteak beste, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Osasun sailburu Jon Darponek, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, eta Hezkuntza sailburuorde Maite Alonsok, EUSKALITeko presidentea Jose Hernandezekin batera. EUSKALIT da aitortzak administratzearen arduraduna.

Aurten, gainera, Kudeaketa Aurreratuaren Diplomak banatu zaizkie sektore guztietako 48 erakunderi, 2017an EUSKALITen Kanpo Kontrastearen zerbitzua gainditu eta gero.

Horrez gain, zortzi erakunderi eman zaie aitortza, Ingurumena Advanced Technologies (Imatek), Ormazabal Corporate Technology, Angulas Aguinaga, Osakidetza-Zuzendaritza Nagusia, Cooperativa de Enseñanza Colegio Vizcaya, Colegio Carmelitas-Sagrado Corazón Ikastetxea, Torrezuri Taldea eta Didaktiker (Bai&By) erakundeei, Quality Innovation Award 2017ko euskal finalistak izateagatik. 

EKITALDIAREN ARGAZKI GUZTIAK

EKITALDIAREN LABURPEN BIDEOA

2017an SARITUAK

INDUSTRIA 

ZILARREZKO A 

• VICINAY CADENAS S.A.
• IKUSI REMOTE CONTROL

URREZKO A 

• ORMAZABAL Y CIA S.L.U.

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA ESTRATEGIAN

• ASLE - AGRUPACIÓN DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI
• MICRODECO S.A.

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA GIZARTEAN

• SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY

OSASUNA

ZILARREZKO A 

• BIDASOA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BIDASOA - OSAKIDETZA

HEZKUNTZA

ZILARREZKO A

• COLEGIO BASAURI SOCIEDAD COOPERATIVA DE ENSEÑANZA
• ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLA
• ESCUELA UNIVERSITARIA DE INGENIERÍA DE VITORIA - GASTEIZ UPV/EHU

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA BERRIKUNTZAN

• SAN FÉLIX IKASTETXEA

HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA

ZILARREZKO A 

• FUNDACIÓN GIZAKIA