Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

23. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko liburuxka

  • 6 de octubre de 2017

23. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea azaroaren 6tik 17ra izango da. Aurten 72 erakundek antolatutako 48 ekitaldi izango ditu Asteak.

Gainera, Biltzarra izango dugu azaroaren 6tik 10era, Bilboko Bizkaia Aretoan, non egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu bati buruz jardungo den: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.

Aurten, nobedade gisa, kudeaketa kontzeptu eta praktiken berri izateko beste era bat gaineratu dugu, “Kudeaketa laburrean” jaialdia. Biltzarreko jardunaldi bakoitzaren ostean, finalistak diren laburren proiekzioa egingo da.

Gainera, azaroaren 13tik 17ra Bilbo, Gasteiz eta Donostian ekitaldi gehiago antolatuko dira.

Biltzarreko nahiz gainontzeko ekitaldien programa ezagutu nahi baduzu, Web Egutegia eta Promozio liburuxka kontsulta itzazu.