Kudeaketa Aurreratua
Berria

Hezkuntza zentroentzako prestakuntza programa

  • 26 de enero de 2017

EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren ereduan oinarrituta dagoen programa diseinatu dugu, hezkuntza-zentroen kudeaketaren hobekuntzan laguntzeko asmoz.

Horretarako, eta sektoreak berak aipatu dizkigun hainbat erronkari erantzuteko asmoz, ondorengo gaiak eta arloak zehaztu ditugu:

  • Kudeaketa Aurreratuaren Eredua zuzenean ezagutzea eta ikastetxeetan ereduaren ezarpenean trebatzea.
  • Ikastetxeko partaideen gaitasunak eta trebetasunak garatzea eta hobetzea, Lidergoaren eta Adimen Emozionalaren arloetan.
  • Hezkuntza ingurunean dauden metodologia berritzaileak ezagutzea eta horiei buruzko informazioa identifikatzea.
  • Ikastetxeak gizartearekin duen konpromisoa kudeatzea, emaitzak eta zentroaren irudia hobetzen laguntzeko.
  • Beste ikastetxe batzuen esperientzia eta praktika onak ezagutzea gai ezberdinei dagokienez.

Erronka horiei erantzuteko hemen ikus ditzakezun prestakuntza-ekintzak sortu ditugu.