Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

EUSKALITen 25 urteurreneko ospakizuna

  • 12 de febrero de 2018

Otsailaren 7an, Bilboko Guggenheim Museoan, EUSKALITen 25. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zen.

Ekitaldi ludiko honetara bertaratutako ia 400 pertsonek, lehenik museora bisita, eta ondoren ekitaldi instituzionala ikusi zuten. Ekitaldian, 25 urte hauetan kudeaketarekin harremanduriko pertsona garrantzitsuak agertzen ziren bideo bat proiektatu zen, eta Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailburuak, itxiera egin zuen.

Baita EUSKALITen interes talde nagusien ordezkariak, gure Patronatuko erakundeak, erakunde laguntzaileak, gure Ebaluazio Klubeko kideak, eta estatuko zein nazioarteko promozio erakundeak bertaratu ziren ere.

Ekitaldiaren argazki guztiak.