Kudeaketa Aurreratua
Berria

EUSKALITen 2017 Estrategiaren komunikazioa

  • 27 de marzo de 2017

EUSKALITen Estrategia garatzeko gure interes taldeekin batera egin dugu, orain hura komunikatzean, 360ºko prozesua itxiz.

Sendotze garaia hasi dugu, hortaz, bai lerro estrategikoak bai lehentasunezko helburuak finkatuko ditugu. Erantsitako irudian gure Estrategia ikusi dezakezu, baita bideo honetan azalpen txiki bat duzu ere. 

2017an gainera, hurrengo alderdiak garatuko ditugu:

  • Gure Misioan, EUSKALITeko pertsonen ekarpena azpimarratu dugu.
  • Gure Kooperazio balioan, erakundeen Kudeaketa Aurreratuarekiko ibilbideetan lagundu nahi dugu, erakundeak protagonista bilakatuz, euren lorpenak aitortuz, eta euren kate balioa osatzen duten erakundeekin lan eginez ere bai.
  • Erakundeen ebaluazio kulturan, zein Kudeaketa Aurreratuaren barneraketan sakonduko dugu, pertsonen eta arduren iragatetik harataino.
  • Kudeaketa erreminta eta metodologia berriak zabaltzen jarraituko dugu. Horien transferentziarekin, EUSKALITen irudia sendotuko dugu, eta era berean, Basque country marka sendotuz gure mugetatik at.