Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

EUSKALITek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresen 1. Foroan parte hartu du

  • 10 de mayo de 2018

Topaketa hoenen helburua elkarren arteko konexioak sortu, lankidetzarako aukerak sustatu, eta ezagutzak zein ideiak partekatzea da.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatuta, Parkean kokatutako 15 enpresen eta korporazioen ordezkariek lehen Parke Foroan parte hartu dute, Sarenet, CTA, Gaiker-Ik4, ESS Bilbao, Hedapen, Innovalia edo Vodafone besteak beste.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalzak eman zion hasiera foroari, eta ondoren, Edurne Pasaban alpinista ospetsuak “arrakastaren gakoak” izan zituen hizpide.

Bukatzeko, bertaratutako guztiek networking-ean parte-hartzeko aukera izan dute, besteak beste, elkarren arteko konexioak sortu, lankidetzarako aukerak sustatu, ezagutzak zein ideiak partekatu, eta, etorkizunari begira, harremanak ezartzeko asmoz.