Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Sei euskal erakunde Quality Innovation Awardarraren finalista

  • 18 de noviembre de 2016

Osteophoenix, Prosertek, Ega Master, Fekoor, Tknika eta Santiago Ospitalea-Osakidetza, Quality Innovation Award 2016ko finalistak dira. Lehiaketa honek erakundeen eta parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna hobetzea du helburu.

Joan den urtetik parte hartzen dugun lehiaketa honek, bi fase ditu, bertakoa eta nazioartekoa. Bertako faserako Sariak dituen kategoria ezberdinetarako 36 hautagaitza jaso genituen:Enpresako berrikuntza 3 mota ezberdinetan, Mikroenpresak & startups, enpresa txiki eta ertainak eta enprsea handiak, Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza, Hezkuntza sektoreko berrikuntza, Sektore publikoko berrikuntzak eta Berrikuntza potentziala.

Aurkeztutako hautagaitzak, lehenik eta behin, Ebaluazio Klubeko talde batek ebaluatu zituen, ondoren, UNIBASQek identifikaturiko berrikuntzan adituak diren talde batek baita ebaluatu zituen ere. Azkenik, gure Patronatuko eta Innobasqueko pertsonez osatutako epaimahai batek, euskal faseko sei finalistak aukeratu ditu.

Erakunde hauek dagoeneko nazioarteko finalistak dira, non beste epaimahai batek Quality Innovation Awardeko irabazleak aukeratuko ditu. Saria Pragan banatuko da 2017ko otsailean.

  • Mikroenpresa eta Start Up: OSTEOPHOENIX, S.L.
  • Eteak: PROSERTEK,S.L.
  • Berrikuntza arduratsua (Ingurugiroa): EGA MASTER, S.A.
  • Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza: FEKOOR
  • Hezkuntza sektoreko berrikuntza: TKNIKA
  • Berrikuntza potentziala: Santiago Ospitalea-OSAKIDETZA