HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA  ZERBITZUAK


Zer da erabateko kalitatea?

Erabateko Kalitatea-Bikaintasuna eta Kalitatearen Kudeaketa bereiz ditzakegu:

Erabateko Kalitatea - Bikaintasuna: erakundeek garatzen dituzten praktika onenak biltzen dituen kudeaketa globalaren estrategia bat bezala ulertua. Bere hastapenetan industriei lotuta egon zen, baina, gaur egun, Kudeaketaren estrategi hau era guztietako erakundeetara zabaltzen da, bere helburuak lortzeko giza-talde bat behar duen edozein jardueran ezarkorra bait da, bezeroen, langileen, akzionista edo erakunde finantziatzaileen eta orokorrean gizartearen ongizatea bilatuz modu orekatu batean. Horrela, Erabateko Kalitatea giza-loturaren elementu bat bihurtzen da.

Erabateko Kalitatea deritzogun Kudeaketaren Estrategia hiru elementu mota handiz osotuta dago:

Abiaburuak, ereduak eta hobekuntzeko metodologiak.

Kalitatearen kudeaketa : Kalitatearen Kudeaketa, produktu edo zerbitzu bat, kalitateari buruz bezeroak emandako betekizunak osatuko duela behar den konfiantza emateko, beharrezko diren planifikatu eta sistematiko ekintzen multzoa bezala definitu daiteke.

Azken urteetan ISO 9000 Kalitate Kudeaketaren arauak arrakasta handia izan dute.

2000. urteko ISO 9001 arau berria, aurreko hiru arau ziurtagarriei ordezkatzen ditu (ISO 9001, 9002 eta 9003) eta bere izena 'Kalitatearen Kudeaketa' da, aurrerapen bat izanez lehen zuen izenaren ondoan 'Kalitate-Bermatzea'..

Kalitatearen Kudeaketak produktu eta zerbitzuen kalitatea bermatzen du eta Erabateko Kalitatea / Bikaintasuna urrunago doa kudeaketaren kalitatea helburutzat izanik.

2000.eko ISO 9000 arauak eta 1999.eko bikaintasunaren EFQM ereduaren arteko analisi konparatiboa.