











|
|
KALITATEA: NOLA ZIURTATU DEZAKET
NIRE ZERBITZUAREN KALITATEA NOLA ZIURTATU DEZAKET
Nire kalitate sistemaren borondatezko Auditoretza bat eskatuz. Turismo
arloko enpresetan bere zerbitzuaren kalitatean hobekuntzak ezartzen direlaren konpromisoa adierazten du.
Bezeroaren itxaropenak betetzen direla hain justu.
Behin Auditoretza eginda, kalitate ziurtagiria lortzen da. Honen bidez,
ICTE-ek (Espainako Turismo Kalitaterako Institutoa) zerbitzua, instalazioak eta kudeaketa ziurtatzen ditu.
Zigilu honek, sailkapen ofizialetik independientea izanik, produktuak zein
zerbitzuak turismo arloko enpresetan aplikatzen diren Kalitate Arauetako eskakizunak betetzen dituela
adierazten du.
Azken batean, bezeroaren asetasuna eta itxaropenak betetzen direlaren bermea da eta baita ere egokia eta
prestigiokoa den kudeaketaren garantia.
'Q'-aren ziurtagiria ISO 9000 ziurtagiriarekin guztiz bateragarria da. Enpresa bat bi zigiluak batera
lortzeko moduan egon daiteke. Bien artean desberdintasuna betebeharretan eta arauen eskakizunetan dago.
KALITATEA ZIURTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Turismoko Lurralde Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako
www.eragintza.net helbide elektronikoaren bitartez eta
EUSKALIT-en bidez, gaur egun dauden diru-laguntzen berri izan dezakezu; laguntza hauek honako kostuak hartzen
dituzte bere gain:
- Kanpoko aholkulari tekniko baten lana.
- Kanpo Auditoretza batek susposatzen duen kostua, ziurtagiria lortu, bere jarraipena eta berriztapena
egiteko orduan.
- 'Q'-marka erabiltzeko eskubideen kostua.
|