Minikonpainiak
Minikonpainiak erakunde bat egituratzeko modu bat dira, erakundearen unitate bakoitzak
bere barne (beste minikonpainiak) eta kanpo bezeroen ongizatea efizientzia handienaz
bilatzen duen konpainia txiki edo minienpresa baten antzera jokatu dezan. Bere ezarpenak
pertsonen eta, bereziki liderren etengabeko hezkuntza eta kualifikazio prozesu baten
beharra du - noizbehinka zenbait urte iraun dezake - beste ardura batzuk ere bereganatzeko.
Horregatik bere ezarpena
LIDERGOA (1), PERTSONAK
(3), PROZESUAK (5), EMAITZAK
PERTSONETAN (7) eta
EMAITZA GARRANTZITSUAK (9)
irizpideetan eragiten du bereziki.