EUSKALITekin lan
egiten duten pertsona eta erakundeen zerrenda alfabetikoa, ondorengoa da:
Nahi izanez gero,
EUSKALITekin lan egin dezakezu gure xedea garatzen.
1.
EAE-an beraien jarduera garatzen duten erakunde publiko edo pribatuak eta
profesional independente guztiak EUSKALITen 'Laguntzaile' izan daitezke eta
Erabateko Kalitatearen Kulturarekin barne konpromiso bat dute.
2.
Erakundearen izaera eta EAE-an lan egiten duten bertako pertsona kopuruaren
arabera ezarritako kuota bat ordaindu behar dute. Elkarte, profesionalen elkargoak,
korporazio eta antzeko erakundeen kasuan hauen langile kopurua kontutan hartuko da.
3.
Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da, eta indarrean egongo da urtarriletik abendura. 2006rako kuotak honako hauek izango dira:
- Kuota Euskadiko Laguntzaileentzat.
- Kuota Euskaditik kanpoko Laguntzaileentzat.
Informazio gehiago nahi izanez gero,
jar zaitez gurekin harremanetan.
Euskadikoa baldin bazara eta Euskaliten laguntzaile bilakatu nahi baldin baduzu,
sakatu hemen,
eta bete hurrengo formulario honetako datuak
Euskaditik kanpokoa baldin bazara eta Euskaliten laguntzaile bilakatu nahi baldin baduzu,
sakatu hemen eta bete beste honako formulario honetako datuak.
4. Laguntzaileek ondorengo onurez
gozatuko dute 2006. urtean zehar:
- Doako sarrera Excellence One-era, EFQM-ren web gunera. Bertan Europa osoko enpresetako kudeaketa praktika aurreratuenen informazioa, kudeaketa
tresnei buruzko kontsultak eta Bikaintasunerako bidean aurrera egin nahi duten erakundeen arteko trukaketarako eta harremanetarako gunea daude.
- EFQM-ren Praktika Onenen Web Zerbitzura doako sarrera
- EUSKALITek antolatutako kurtso eta enpresetara antolatutako bisiten matrikuletako prezioen jaitsiera.
- EUSKALITen heziketa material eta argitalpenetan deskontuak.
- EUSKALITen gaurkotasunaren aldizkariaren harrera periodikoa.
- EUSKALITek antolatutako ekitaldi publiko eta bisiten inskribapenean lehentasuna.
- Autoebaluazio gidatua, Kanpoko kontraste eta Kanpoko ebaluazio zerbitzuak eskatzeko aukera
- Hezkuntza Zentroetako eta Irabaz asmorik gabeko Erakundeetako adierazleen Baterietarako sarrera (Laguntzailea sektore horietakoren batekoa bada bakarrik).
- EUSKALITek argitaratutako dokumentu guztien doako ale baten bidalketa.
- Bikaintasunaren Bilatzailera sarrera: Euskal erakundeen kudeaketa praktika aurreratuenak zure eskura gure web orrian.
- Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariaren urteroko emanaldi galara gonbidapena.
- EUSKALITen web orrian laguntzaile bezala agertzea.