HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA   ZERBITZUAK


Kanpo Ebaluaketa eta Aintzatespenak

Ebaluatzaileen Klub-a

Bikaintasnarekin Konpromesu Diploma

Kanpo Ebaluaketa

Saritutako Erakundeak

 

Ebaluatzaileen Klub-a

ZER DA EBALUATZAILEEN KLUB-A

Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sarira aurkezten diren erakundeei egiten zaien kanpo ebaluazioa EUSKALITeko Ebaluatzaile Klubak egiten du. Klub honetan 1100 pertsona baino gehiago daude, era guztietako enpresa eta erakundeen kudeatzaile, goreneko arduradunak eta enpresa zuzendaritzakoak direnak, EUSKALITekin lan egiten dutenak era desinteresatu batean.

KLUBEKO KIDE IZATEARI ESKER:

1. Bikaintasunaren Eredu Europarra eta ebaluaketa praktikari buruzko ezagutza hobetzeko formakuntza jasoko duzu.

2. Erakunde aurreratuen kudeaketa praktikak ezagutuko dituzu.

3. Sektore desberdinetako teknikari eta zuzendariekin lan taldean aritzeko aukera izango duzu.

KLUB HONETAN SARTZEKO BEHARREZKOA DA:

1. Gutxienez 6 urteko lanbide esperientzia ziurtatzea.

2. Erabateko kalitate, EFQM, autoebaluaketa… buruzko ezagutzak izatea. Ezagutza horiek Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren Kurtsoko E, F edo G moduluak eginez eskuratu ditzakezu.

3. Klub-an sartzeko beharrezkoa den formakuntza kurtsoa probetxuz egitea, Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren Kurtsoko H Modulua, zeinean EFQM-ren puntuazio taulak erabiliz erakunde baten memoriaren ebaluazioa egiten da.

EUSKALITEKO EBALUATZAILE KLUBEKO KIDE IZATEGATAIK KONPROMISOAK:

1. EUSKALITek urtero antolatzen dituen birziklapen jardunaldietara joatea Ereduaren ezagutza eta ebaluaketa prozesua hobetzeko eta era berean Ereduan ematen diren berriei buruz jakitun egoteko.

2. Parte hartu, aukeratua izan bazara, Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sarietako Ebaluatzaile talde bateko kide bezala.

EBALUATZAILE KLUBEKO KIDEEN TXOKOA

Zure ebaluatzaile fitxara sartzeko , egin klik hemen.

Ebaluatzaileen duda eta galderei erantzunak ikusteko, egin klik hemen.

EBALUATZAILEEI AINTZATESPENA:

Ebaluatzaileen lana eta laguntza eskertzeko, 2005 urtean Kanpo Ebaluazioetan parte hartu duten ebaluatzaileen zerrenda ikusteko, egin klik hemen.