











|
|
Kalitatea: faktore desberdintzailea
Turismo Arloko Kalitate Arauak
Nork lagun diezadake
Kalitatea: nola ziurtatu dezaket
Iritziak
Atxekimendua
Atxeki zaitez
Berriak
Kalitatea bezeroek edozein jardueratan eskatzen duten FAKTORE DESBERDINTZAILEA
da eta turismo sektorearen izaera bezeroen erabateko asetasuna lortzea.
Kalitatea KUDEAKETA PROFESIONALAREN eta bezeroaren etengabeko satisfazioa
bilatzearen arteko nahasketa da.
Euskadiko turismo enpresak lehiakorra izan nahi badu, bezeroaren beharrak identifikatzeko eta asetzeko gai
izan behar du, ZERBITZUAN KALITATEA eskaini behar du eta etengabe borroka
egin berriztatzeko bere itxaropenak gaindituz.
PROIEKTUA: EUSKAL TURISMOA KALITATEAREKIN
Errealitate honen berri izanik, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzak,
EUSKALIT-ek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Euskal Autonomi Erkidegoan turismo sektorean dauden enpresen
artean, kalitatean oinarritutako kudeaketa sistemen ezarpena eta hobetzea bultza dezala nahi du.
Hori dela eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzak, turismo arloko enpresarien elkarteek eta
EUSKALIT-ek, ICTE-rekin (Espainako Turismo Arloko Kalitaterako Institutoa) akordio bat sinatu dute. Honen
bidez, EUSKALIT-ek Euskadiko turismo arloko enpresariei SCTE-ren (Espainako Turismo Arloko Kalitate Sistema)
arau eta kalitate tresnak eman diezaiekete.
Akordio honi esker, ICTE-k EUSKALIT-en esku uzten ditu 'Q Turistikoa'-ren ezarpenerako
ekintzak, eta Kalitaterako Euskal Iraskundeak bere laguntza eta esperientzia Euskadiko turismo arloko
enpresen esku jartzen du.
Euskadiko Turismo arloko ondorengo Elkarteek berretsi zuten akordioa:
- ASPAGI-ADEGI, Gipuzkoako Hotelen Enpresarien Elkartea
- AEDAVE-EUSKADI, Euskadiko Bidai Agentzien Elkartea
- BIDEA, Euskadiko Bidai Agentzien Federazioa
- Euskadiko Landa Hotelen Elkartea
- Euskadiko Ostalaritzako Elkartea
- Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkartea
- Euskadiko Kanpinen Federazioa
|