Hobekuntza Etengabea
Geure erakundeen kudeaketan hutsuneak eta gure eguneroko lanean errepikatzen
diren arazoei buruzko hobetzeko aukerak ikusten ditugu. Horretarako, arazo horien
izendapena, antolakuntza eta konponketari modu fidagarri eta sistematiko batean ekiten
dien hobekuntza etengabearen prozesu bat itxuratzea eta garatzea baimentzen duen
metodologia batez gozatzea beharrezkoa da. Hau burutzeko, lan-taldeetan oinarritutako
egitura antolatu bat erabiltzen da.
Hobekuntza-talde bezala izendatutako lan-talde bat xede amankomun baten konpromezua
duten, desbahikuntzaren parametroak eta bide itxuratuak erabiltzen duten eta hauen egitearen
elkar arduradunak diren pertsonetan datza, pertsona hauek trebetasun osagarriak dituztelarik.
Talde baten ezaugarri garrantzitsuenak hauexek dira:
1. Talde-helburuak izatea. Taldeak
multzo bezala lan egiteko arrazoi bat izan behar du.
2. Elkar-menpekotasuna. Talde-kideak elkar-menpekoak izatea garrantzitsua da, hau da,
kide bakoitzak besteen experientzia, trebetasun eta lanari mendekuaren beharra izatea elkarrekiko
helburuak lortzearren.
3. Efizientzia desbahikuntzan. Talde-kideak lan-taldea, benetan efizientea bada
behintzat, bakarka lan egiten duten pertsonek baino emaitza hobeak lortuko dituenaz ziur
egon behar dira.
4. Erantzunkizuna. Taldeak bere ekintzen eta batez ere bere lorpenen erantzunkizuna
izan behar du. Talde eragile bat, bere helburuak aurreikusitako epeetan lortzea
baimentzen dituzten zenbait arau eta jokabideez jabetu daitekeena da.
Erakundeak hobekuntza-proiektuan
bihurtzea erabakitzen duen hobekuntza-aukera bakoitzerako, enpresarentzako konponbide on bat
lortzeko ahalmen handiena duen pertsona-multzoa zein den finkatu behar da eta multzo hori
Hobekuntza-Talde batean bihurtu. Hobekuntza-Taldeek aurkitzen diren prozesuaren aldiaren
arabera erabili ditzaketen arazoen konponketarako tresnak dituzte. Tresna hauek ondorengo
atalean deskribatzen dira.
Horregatik Hobekuntza-Taldeek PROZESUAK (5) eta
EMAITZAK BEZEROETAN (6) irizpideetan dihardute nagusiki.