Prestakuntza
Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren Kurtsoa
Akziorako Laguntza
Erabateko Kalitatean Erraztatzaileen Bekak
Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren Kurtsoa
KURTSOAN IZEN EMATEA
Ikastaroa, elkarren artean independenteak diren 20 moduluez osotuta dago. Horietako bakoitza,
Bilbon, Donostian eta Gasteizen dauden hiru egoitzetan zenbait aldiz errepikatzen da
urtean zehar. Heziketa programa honetatik,
industria eta zerbitzu arloko ETE, hezkuntza, osasuna eta herri administrazio erako
beste sektoreetako 7.000 zuzendari eta teknikari baino gehiago prestatu dira.
Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren kurtsoa Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartearekin, Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin,
Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo eta Elkartearekin,
eta Ekonomilarien Euskal Elkargoarekin elkarlanean antolatzen da.
Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren kurtsoa antolatu den urteetan zehar,
moduluen irakasleak aukeratzeko, urtero deialdi publikoak egin dira. Irakasle horiek
aholkularitza mundukoak dira eta irakasten dituzten gaien irakaskuntzan eta praktikan esperientzia
frogatua eta ezagutua dute.
Aintzatespenak
Kalitate Kudeaketaren eta Bikaintasunaren Kurtsoa hasi zenetik aintzatespen bat egiten zaizkie irakasle onenei. Azken edizioan, gutxienez bi moduluetan parte hartu eta modulu bukaeran ikasleek betetzen dituzten asetasun inkestetan 8-ko puntuazioa gainditu dituzten irakasleak hartu ditugu kontuan.
|
|
|
Javier San José. Asle.
|
Isabel Fernandez. Asle.
|
Klaseak eman dituzten 21 irakasleetatik, Asle-ko Javier San José eta Aurkene Redondo, Asle-koa ere, izan dira baloratuenak. Honez gainera, aipamen berezi bat egin nahi diogu Aenor-eko Cristina Alonso-ri, irakatzitako moduluetan lorturiko puntuazio benetan onagatik.
EUSKALIT-etik profesional hauek zoriondu nahi ditugu, eta animatu nahi ditugu, baita ere, beraien ezagutza hain gogo handiaz transmititzen jarraitzera. ¡¡ZORIONAK!!