HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA   ZERBITZUAK

Urrezko Q eta Zilarrezko Q, Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria


Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen hauek bere kudeaketaren praktiketan mail aurreratu bat erakusten duten empresek, hezkuntza-zentruek, osasun-zentruek eta beste erakundeek lortu ohi dituzte.

Euskalit aintzatespen hauen administrazioaz arduratzen da bere Kanpo-ebaluaketa zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hau Euskalit-eko Ebaluatzaile Klub-ak ematen du.



Helburua

Aintzatespen hauen helburuak hauexek dira:
  • EAE-ko kudeaketa aurreratuagoa duten erakundeak hobekuntzarako bidean lagundu bere arlo sendoak eta hobekuntz-arloak egiaztatzea errazten duen Kanpo-ebaluazio baten bidez.
  • Erakunde hauek egindako ahalegina eta lorturiko kudeaketaren bikaintasun-maila jendaurrean aintzat hartu.


Aintzatespen hauek nola lortu

Aintzatespen hauen lorpena erakunde batek bere kudeaketaren praktiketan mail aurreratu bat lortu izanaren aurre-erakusketa bat suposatzen du.

Horretarako, Euskalit-ek Kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskaintzen die EAE - ko erakunde eta empresei, EFQM-aren Kudeaketaren Europear Eredua erreferentzia gisa izanik.

Eusko Jaurlaritzak Urrezko Q bereizgarri honekin aintzat hartzen ditu Europear Ereduaren araberako puntuaketa-sistemaren araberako kanpo-ebaluazioan 400 puntuak gainditzen dituzten erakunde guztiak, eta Urrezko Q-arekin - Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria 500 puntuak gainditzen dituztenak.



Etekinak

Kanpo-ebaluazio batetik ateratako etekin nagusia erakundeek eskatuz gero ebaluatzaileen taldeak ematen dieten txostena da. Txosten honek bere kudeaketaren kalitate maila eta hobekuntz-arlo nagusiak modu jakinago batean ezagutzea errezten die.


Hartzaileak

Bai EAE-n ezarritako erakunde publiko eta pribatu guztiek, bai Kudeaketaren Europear Ereduaren elementu guztietan kudeaketa-ahalmen nahikoa duten eta EAE-an bere aktibitatearen %50a baino gehiago garatzen duten erakunde handietako negozio-unitateek kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu dezakete, eta ondorioz Urrezko Q eta Zilarrezko Q aintzatespenak - Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria eskura ditzakete.

Bere zuzendaritza-taldeak EFQM Ereduan Hezkunz sendo bat izan behar du, eta ondoren erakusten den kudeaketaren hobekuntz-zikloa gutxienez birritan osotu behar izango du: