Xedea, Ikuspegia eta Balioak
Xedea
Iraskunde bezala sorturiko erakunde multzo bat gara Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa, berauen barruan eta gizartearen esparru guztietan kudeaketaren hobekuntza eta berriztapenaren alde egitea, Erabateko Kalitatearen kulturaren sustapenaren bidez, Euskal Autonomi Elkartearen garapena, elkarlehia eta ongizatea laguntzeko helburu nagusia izanez. EUSKALITen jokabidea Erabateko Kalitatearen abiaburuetara egokituko da.
Ikuspegia
Europan, bikaintasunaren sustapenean erreferentziazko iraskundea bezala ezaguna izatea, Euskal Herria bikaintasun ingurune bezala ezagutua izan dadin lortuz.
Balioak
• KOHERENTZIA: ''adibidearekin predikatzeko'' asmoz, bikaintasunaren oinarrizko kontzeptuak ezarriko ditugu gure iraskundean: emaitzetara orientazioa, bezeroetara orientazioa, lidergoa eta helburuetan iraupena, prozesu eta ekintzetan oinarritutako kudeaketa, pertsonen garapena eta inplikazioa, ikasketa, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, aliantzen hedapena eta gizarte erantzukizuna.
• KOOPERAZIOA
: Beste pertsona eta erakundeak tartekatuko ditugu gure Xedea eta Ikuspegian, protagonismoa beraiei emanez, eskuzabaltasunez laguntza emanez eta behar den moduan sarituz.
• KOHESIOA: Euskalit-en pertsonak gure Xedea eta Ikuspegira bideratzen dugu gure jarduera, ideia eta iritziekin erabaki hartzeko momentuetan parte hartuz eta hauek aintzat hartuz. Informazioa eta ezagupena konpartituko ditugu, bata besteari lagunduz eta sarituz.
Jatorria
EUSKALIT, Kalitaterako Euskal Iraskundea, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da 21 erakunde bai publiko eta bai pribatu elkartuz, 1992. urtean Eusko Jaurlaritzako Industri eta Energi Saila zenak bultzatua. Bere sorreratik, EUSKALIT Eusko Jaurlaritzaren Kalitatearen bultzapenaren politikaren euskarria izan da.
Eusko Jaurlaritzak sektore publikoen eta batik bat pribatuen elkarlana eskatu zuen erakunde pribatu handien eta ETE-n eta beste sektoreen laguntzan aritzen diren herriko beste erakundeen ezagutzatik, esperientziatik, kanpo kontaktuetatik, efektu zabaltzailetik etekin gehiena lortu nahian.
Azken finean, proiektu honekin lehiakortasunaren hazkuntza eta hobekuntza bultzatzea bilatu zen, Erabateko Kalitatea bezala ezagututako kudeaketaren estrategiaren bidez, japoniar, amerikar eta europar ekonomi blokeetan erabilia eta bultzatua, Deming,
Malcolm Baldrige eta EFQM-ren Bikaintasunaren Ereduen laguntza eta zabalkundearen bidez hurrenez.