HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA   ZERBITZUAK


Kalitatearen Europar Astea

'Esperientzia hoberenak gizarte hobeago baten mesedetan'

Kalitatearen Europar Astea urtero ospatzen da Europar Elkarte osoan, esperientziak elkartrukatzeko eta erakundeen elkar lehiarako kalitateak, berrikuntzak, gizarte erantzukizunak, jasangarritasunak, … dituzten garrantzia erakusteko, guztiak Bikaintasunaren barruan sarturik dauden kontzeptuak direnez.

EUSKALIT- Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Euskal Autonomi Elkartearen barruan Astearen ekitaldien koordinazioa egingo du, egutegiko bi astetan zehar, azaroaren 6tik 17ra.

Europar Elkarteak Astearen Edizio honetarako aukeratu duen goiburua honako hau da: 'Esperientzia hoberenak gizarte hobeago baten mesedetan'. Euskadi, datuak ikusita, enpresa- kudeaketan europar ingurunerik aurreratuena bezala agertzen da, hortaz, esperientzi hoberenetatik ikasteko makina bat aukera ditugu:

15 erakundek European Quality Award izenekoan aintzatespenak lortu dituzte. Ehun erakunde inguru dira Zilarrezko Q eta Urrezko Q-Kudeaketaren Kalitateari ematen zaion Euskal Saria dutenak. 4.000 enpresak baino gehiago eta bestelako erakundeak badituzte ISO arauei jarraituz ziurtatutako kalitate sistemak. Milaka dira Erabateko Kalitate tresnak ezagutzen eta erabiltzen dituztenak. Hainbat, berrikuntza, ezagutzaren kudeaketa, … bikaintasunaren ikuspegi sofistikatuagoetan aurreratu dute.

Ziur gaude Kalitatearen Aste honetan zuretzat interesgarri izan daitezkeen hainbat ekitaldi aurkituko dituzula, batzuk jada ezagunak zaizkizun gaiei buruzkoak, eta beste batzuk, Bikaintasunera daraman bidean aurrera egiteko lanean ate berriak irekiko dizkizutenak.

Ireki Ekitaldien Egutegia. Izena eman zuretzako interesagarriak direnera. (Gazteleraz)