Gure Estrategia
Gure Ikuspegia burutzeko prozesu operatibo batzuk eratu ditugu arrazoi - ondorio sekuentzia hau jarraituz:
- ZABALKUNDEA egiten dugu Erabateko Kalitatearen kontzeptu, erremintak eta metodologiak, eta Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeen esperientzi arrakastatsuak jakinarazateko, eta horrela pertsonengandik lortzen dugu...
- ...HEZIKETA eta AKZIORAKO LAGUNTZA kurtsoetan izena ematea, erremintak eta metodologiak ondo ezagutzeko beraien erakundeetan erabiltzeko, eta horrela beraien kudeaketa praktiketan eboluzionatu beharrezkoa den heldutasun maila lortzeko...
- KANPO EBALUAKETA EUSKALIT-i eskatzeko kanpoko kontraste guztiz fidagarri bat edukitzeko beraien puntu indartsuak eta hobekuntzarako alorrak identifikatzeko eta Bikaintasunaren bidean jarraitzeko...
- ...Bikaintasun Europar Sarian (European Quality Award) parte hartzeko, lorturiko Bikaintasun maila erakutsiz, Euskal Autonomi Erkidegoa Europa arloan Bikaintasunaren lurralde bat bezala ezagutzera emateko, hornitzaile, aliatu eta aukera honenak lortzeko lurraldea.
Gure planteamendu estrategikoa indartu eta finkatzeko ondorengo hobekuntzarako jarduerak garatuko ditugu 2006. urtean zehar:
- Kanpo Ebaluaketa zerbitzua emateko ezarri ditugun baldintzak berraztertu erakunde txikien parte hartzea errazteko
- Q Urre edo Q Zilar sariak lortu eta 400 Kluba osatzen duten erakundeen jarduerak indartzea, bere aurrear bidean laguntza gehiago emateko.
- 5S metodologiaren ezarketari bulkada berri bat ematea, beharrezkoa delako Erabateko Kalitatearen kultura zabaltzeko erakundeen pertsona guztiei.
- ETE-ak beraien berrikuntza ahalmena jakitera emango duen autoebaluazioa egiteko eta hau lortzeko garrantzi handien dituzten elementuekin jarduteko metodologi bat garatzea.
- Bikaintasunaren Europar Sariari, EQA, gure kandidatura aurkeztu.
Gure estrategiari buruzko informazio gehiago eta azken urteetako datu estatistikoak (erderaz) ikusi nahi izanez gero, hemen sakatu