











|
|
Bikaintasunarekin Konpromezu Diplomaren eskeran aurkezteko dokumentuak
- Erakundeak bere autoebaluaketan zehar sorturiko agiria, existitzen diren ikuspegietatik
edozein erabiliz ( galdeliburua, matriziala, proforma,...)
- Goreneko beterazleak EUSKALITera A DOKUMENTUA
bidaliko du. Modu berean, eskatzailearen erakundekoa ez den EUSKALITeko Ebaluatzaile Klub-eko kideren
batek onartu beharko du. Ez ebaluatzailea ezta bere erakundeko beste pertsonak ere ezingo
dira entitate eskatzailearekin lanean aritu kontsultore edo aholkulari gisa. Erakunde
eskatzaileak diploma onartzeko Ebaluatzaile Klub-eko kiderik ez badu ezagutzen,
EUSKALITek berak kide den pertsonaren batekin kontaktatzea erreztuko dio.
- Laburpen orria, azkenean azaltzen den B DOKUMENTUAren antzekoa.
Orri honetan autoebaluaketan parte hartu duten pertsonak, hauen karguak eta autoebaluaketari
dedikaturiko orduak eta ateratako lehentasunezko hobetzeko arloak bilduko dira.
- Erakundearen urte anitzeko Plangintza, C DOKUMENTUAren antzerakoa.
Aurrerantzean Q Zilarra lortzearren kanpo ebaluaketa eskatzeko ahalmena emango dio. Plangintza honek
C DOKUMENTUAn bilduriko elementu guztiak eta erakundeak nahi dituen beste zenbait taldekatuko ditu.
- Urteroko Hobetzeko Plangintza. Egin beharreko ekintzak, bere arduraduna eta egiteko
azken data azalduko dira. Era berean, agiri honetan ekintzen aurrerapen maila adierazi beharko da.
|