HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA  ZERBITZUAK


EFQM Eredua

Aurreneko abiaburuak egituratuak eta elkar harremanetan jarri izan dira Erabateko Kalitatearen Eredu bezala ezagutzen direnei jatorria emanez. Zenbait eredu daude, eta horien artean japoniar eredua edo Deming, amerikar eredua edo Malcom Baldrige eta European for Quality Management-ek garatutako europear eredua, Bikaintasunaren EFQM Eredua bezala ezagutua, bereizten dira.

Eredu hauek, ikusi ditugun abiaburuen kudeaketaren praktikei ezarpenean aurrera egin nahi duten erakundeentzako, oso tresna baliogarriak dira:

- Alde batetik aipatutako abiaburuak kontutan hartuz, gure erakundea kudeatu ahal izateko behatu beharreko alderdi guztiak ezartzen dituzten erreferentziazko ereduak direlako.

- Horrez gain, gure aurrerapen maila ezagutzea zilegitzen diguten ebaluazio-ereduak direlako. Horretarako autoebaluazio bat egin dezakegu edo kanpo-ebaluazio bat jaso ere.

Bikaintasunaren Europear Ereduaren ezaugarri bat oso aldakorra dela da, eta hau dela eta, bilakatzen eta inguruan gertatzen diren aldaketetara egokitzen doa. Ehundaka adituk eredu hau aberasten dute urtero beraien ekarpenekin.

Horrela, egindako azken berrikuspenetan 2003. urteko Eredura garamaten hobekuntza batzuk sartu dira, egokipen eta bertsioekin:

- Empresa Handietarako
- PYME-entzako
- Sektore publiko eta Borondatezko erakundeentzako

Eredua edozein enpresa edo erakundetan ederki ezargarria da, bai sektore pribatukoak bai publikokoak, eritetxeak, hezkuntza-zentruak, udaletxeak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta PYME-ak, jakina, bai industrialak bai zerbitzuetakoak, eta microPYME edo erakunde txikiak barne.

Bikaintasunaren Europear Eredua ondorengo premisan oinarritzen da:

" Bezero eta Langileen Ongizatea eta Gizartean Eragina, Politika eta Estrategia, erakundeko pertsonak, Aliantzak eta Baliabideak eta erakundearen Emaitzetan Bikaintasuna lortzeko Prozesuak bultzatzen dituen Lidergo baten bidez lortzen dira.

Grafikoki azalduta, abiaburu hau eskema honi egokitu dezakegu:

Eragileak taldeko irizpideek erakunde bat efikaziaz kudeatu ahal izateko garatu beharreko aspektuak zeintzuk diren deskribatzen digute. Emaitzak taldeko irizpideek erakunde batek bere aurrerabide maila ezagutzeko neurtu behar dituen aspektuak azaltzen digute.

Erakundeek egindako erabilpenetik lor daitekeen etekin nagusia, arlo zendoen eta hobetzeko arloen antzematea da beste batzuen artean, zeinak beraien hobetzeko bidean aurreratzea zilegitzen dien.

Bikaintasunaren Europear Ereduak kudeaketaren modu sailkatu batean ondorengo ARO BERRIKO aspektuak:

Ezagupenaren eta informazioaren kudeaketa
Berriztapenaren, teknologiaren eta sormenaren kudeaketa
hurrengo aspektu KLASIKOekin, ezartzen eta elkar-harremantzen ditu, zeinak denboran lehenak izateagatik bai bere kontzeptugintzan bai garapen metodologikoan, garrantzi txikiagoa duten edo arduragabetu ahal ditugun:

- Estrategiaren kudeaketa
- Barne-komunikazioa
- Arrisku ekonomiko eta finantziarren kudeaketa
- Lan-zihurtasuna

EFQM Ereduak kudeaketaren elementu guzti hauek antolatzea eta elkar-harremantzea zilegitzen digu.

Autoebaluazioa eta Kudeaketaren urteroko plagintza