Bikaintasunaren Bilatzailea
Zer da Bikaintasunaren Bilatzailea?
Bikaintasunaren Bilatzailea erakunde
aurreratuen kudeaketarako praktika onak bilatzea eta ezagutzea laguntzen duen tresna da. Praktika on
hauek Euskadin eta Europan Kalitate sariak lortu dituzten memorien artean aukeratuta daude (Zilarrezko
Q-a, Urrezko Q-a eta Europako Quality Award sariak). Praktika guztiak Bikaintasunaren EFQM eredu
Europarrean egituran oinarrituta daude, eredu hau erakunde bat kudeatzeko Europan dagoen erreferentzia
esparru nagusia delarik.
Bilatzeko modua errazteko EFQM ereduaren 32 azpi irizpideen egitura errespetatu da. Sarituak izan
diren Erakundeek azpi irizpide bakoitza nola kudeatzen duten azaltzen dute.
Bilatzaile honetan dauden praktika onak aukeratzeko irizpideak hauek izan dira:
1. Saritua izan den erakundearen baimena.
2. Kanpo ebaluazioaren prozesuan azpi irizpide bakoitzak lorturiko puntuazioa. Garrantzitsua da
aipatzea nola prozesu honetan, erakunde desberdinetako zuzendari talde batek, sarietara aurkezten
den erakundearen memoriaren azterketaz gain, erakundeari ere bisita egiten dio, bertako langile eta
zuzendaritza taldeari elkarrizketak eginez.
Nola egiten dira bilaketak?
Bilatzeko bi bide desberdin daude:
1.Memoria osoak. Nahi izanez gero, erakundeak Kalitate Saria lortzeko (Zilarrezko Q-a, Urrezko Q-a ,
eta Europako finalistak eta sariak) aurkeztu zuen dokumentu osoa jaitsi dezakezu (75 orri) zure ordenagailuan.
Hilero Web orrialdean eskegita dauden memoriak aldatu egingo dira (6 memoria daude hilero jaisteko prest).
2.Bilaketa aurreratua. Urteak, Europako Bikaintasun Ereduen azpi irizpideak, sektoreak, hizkuntza eta
erakundeen izenak sartuz, bilaketa egin dezakezu, baita era konbinatu batean. Adibidez: 'Hezkuntza sektoreko
erakunde baten 2002 urteko praktika onak aurkitu nahi ditut, teknologia nola kudeatzen duten
jakiteko (Europako Bikaintasun Ereduan 4d azpi irizpidea), edozein sektoretako erakundeetan (Industria,
Hezkuntza, Osasuna eta Zerbitzuak, eta gazteleraz.
Egindako bilaketaren adibidea
Nola sartu Bikaintasunaren Bilatzailean?
Bikaintasunaren Bilatzailea soilik EUSKALITeko
laguntzaileentzako zerbitzua da. Urteko kuota murriztu bati esker, 24 erakunde aurreratuen memoriak
aztertzeko aukera izango duzu (Zilarrezko Q-a, Urrezko Q-a eta Europa saria lortu dituztenak hain zuzen).
Honetaz gain, Hezkuntza zentroen, zerbitzu eta enpresa industrialen, osasun zentro, eta erakunde
finantzarioen 300 azpi irizpide baino gehiagotan, praktika onak ezagutzeko aukera izango duzu.
Bikaintasunaren Bilatzailean sartzeko pasa hitza EUSKALIT-eko laguntzailea
egiterakoan bidaltzen da.
EUSKALIT-eko laguntzaile egiteko