HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA   ZERBITZUAK

Bikaintasunaren bidean


Bikaintasunarekin Konpromezu Diploma

Kanpo Ebaluaketa

Erakunde Sarituak

Urrezko Q eta Zilarrezko Q, Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria




Bikaintasunarekin Konpromezu Diploma

Diploma honek bere kudeaketaren hobekuntzarako erreferentzia marko gisa EFQM eredua erabiltzen duten euskal erakundeak aintzat hartzea du helburu.

Bikaintasunarekin Konpromezu Diploma eskuratu duten erakundeen zerrenda:

Administrazioa

 

1. Nori zuzenduta dago

EAEn dauden erakunde publiko edo pribatu guztiak eta Bikaintasunaren EFQM Ereduaren 9 irizpideetan kudeaketa ahalmen nahikoa daukaten erakunde handien negozio unitateak.

2. Eskaera eta baldintzak

Konpromezu Diploma eskatzeko baldintzak:
  • Beren lehen autoebaluaketa egin duten erakundeak: eskaera egiteko 6 hilabete igaro behar dira Hobekuntza Plana martxan jarri denetik.
  • Beren bigarren edo hirugarren autoebaluaketa egin duten erakundeak: ez da beharrezkoa sei hilabete itxarotea aurreko hobekuntza plana zorrozki bete dela erakusten bada.
Goreneko beterazleak EUSKALITera bidaliko du diplomaren eskaera, ondoko dokumentuez lagunduta.

3. Egiaztapena

EUSKALITek erakundeari bisita bat eginez, Zuzendaritza taldearekin elkarrizketa bat edukiz edo beste bide batzuen bidez, Diplomaren ematerako ezarritako eskakizunen betetzean zorroztasuna egiaztatzeko eskubidea izango du.

4. Diploma

Diploma EUSKALITek dohainik emango du eta zuzendariak sinatuko du.

5. Baliogarritasuna

Diplomaren eskaera data eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Q zilar eta Q urre - Kudeaketari Euskal Saria dohainak lortu ahal izateko beharrezko kanpo ebaluaketaren eskaera dataren arteko denbora tartea 3 urte baino txikiagoa izan behar da.

Diploma, bertan adierazten den kanpo ebaluaketa eskatzeko dataraino baliogarria izango da, erakundeak ezarritako urte anitzeko Plangintza eta urteko plangintza betetzen badu behintzat. Urtero, erakundeak urte anitzeko Plangintzaren egite-mailaren laburpen bat bidaliko du, bere aldaketekin batera, aldaketak egonez gero, noski. EUSKALITek informe hau egiaztatu eta kontrastatu ahal izango du eta diplomaren ematea deuseztu ere, horrela erabakitzen badu.


6. EUSKALITen laguntzak

EUSKALITek, diploma lortzen duten EAEko enpresek eta beste erakundeek kanpo ebaluaketa eskatzea ekarriko duen urte anitzeko Plangintza garatzeko ondorengo laguntza zerbitzuak dituzte:

A. EFQM eredua sakonki ezagutzea.
B. Datu - Kudeaketa hobetzea.
C. Prozesuen bidezko kudeaketa hobetzea.
D. Beste batzuk.
E. EFQM txostenaren idazketa hasi.

Bestalde, EUSKALITek ETE, Heziketa Zentro eta Irabazi asmorik gabeko erakundeentzako programa sektorialak antolatzen ditu, non ekintza eta hezkuntza konbinatzen dituen metodologia batekin, joaleek bere erakundeetan tresnak eta metodologiak ezartzen joaten diren.

EUSKALITez gain, EAEan Erabateko Kalitea/Bikaintasunerantz aurreratzeko euskal erakundeei laguntza zerbitzuak ematen dieten erakunde ugari daude (Merkataritza ganbara, Kontsultoretza enpresak eta profesionalak, elkarte enpresarialak, profesionalen elkargoak, erakunde publikoak,…). Hauek urte anitzeko Plangintzaren burutzean laguntzen dute ere.

EUSKALITek urte anitzeko Plangintza burutu ahal izateko eskatzen duen gauza bakarra erakundearen zuzendaritzako baten batek bere Ebaluatzaile Klub-an parte hartzea da. Zerbitzu hau EUSKALITek dohainik eskaintzen du.