HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA  ZERBITZUAK



Benchmarking

Zenbait pertsonek 'Emulazio' bezala itzultzen duten hitz ingeles hau 'praktika onenen' etengabeko bilaketa sistematikoan datza. Praktika hauek gure erakundean modu egokian ezarriz, gure lehiakortasun maila hobetzea edo lehiakorragoak izatea baimenduko digute kasuen arabera.

Benchmarking - a kudeaketaren edozein arlotan ezargarria da eta, normalean, emaitzen konparaketatik hasten da, ondoren emaitza hauek sortu dituzten eragileen ezagupenean sakontzeko eta gure erakunde edo enpresan ezar ditzakegun irakaspenak ateratzeko. Ondorioz, metodologia berri honekin Bikaintasunaren EFQM ereduaren bederatzi irizpideetatik edozeinekin joka dezakegu.