HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA   ZERBITZUAK

Erabateko Kalitatean Erraztatzaileen Bekak


EUSKALIT - Kalitaterako Euskal Iraskundeak, ASLE, AENOR, Novia Salcedo Fundazioa eta BIC-BERRILAN-ekin batera Erabateko Kalitatean Lankidetza Bekak urtero bezala martxan jartzen du.

Beka hauek Psikologia, Soziologia eta Informazioaren Zientziak, Ekonomia eta Zuzenbidean lizentziaturik daudenei enpresa mundura orientatzea lehen helburua dute. Bigarren helburua, Erabateko Kalitatea - Bikaintasunaren arloan hezkuntza jaso duten eta erakundeen beharretara eta ezkakizunetara egokitzen diren gazteak eskaintzea da.

Erabateko Kalitatea eta Bikaintasunaren gai, galdera eta metodologia desberdinetan hezkuntza teoriko eta praktikoa emango zaie. Giza-Ezagupenak eta ezagupen teknikoak tartekatzen dituzten materia hauetan hezituak dauden profesionalekin mundu enpresarialaren eskaera asetzea eta, beste aldetik, karrera hauetan lizentziatuak diren pertsonen lan-barneratzea erraztea saiatzen da.

Prozezuen Kudeaketa, Kalitate-kudeaketaren sistemak (ISO 9000 arauak), EFQM Bikaintasunaren Eredua edo Hobekuntza-Taldeak bezalako arloetan hezkuntza jaso ondoren, ikasleak EAE-ko enpresetan bekadun gisa lan egiten hasiko dira, erraztatzaile lana garatuz ondoko arloetan: Langileak hezitu hobekuntza-metodologietan eta barne-komunikazio sistemen ezarpena edo asetasun-inkesten buruketa, ISO 9001:2000aren ezarketa, Txostenen idazpena. Azken arlo honetan kudeatzaileei eta Kalitate Zuzendariei lagunduko diete.


Azkenengo deialdien lan-barneratzea

Urtero 75 erakunde baino gehiagok programa honetan parte hartzen dute eta Kudeatzaileei edo Kalitate Zuzendariei haien hobekuntza-planen garapenean laguntzeko bekadunak laneratu ditzakete.

Grafiko honek, azkenengo deialdietan bekadunen bat eskatu duten erakunde motak erakusten ditu.

Oro har, Erabateko Kalitatean Beka hauetan parte hartu dutenetatik % 75 ak lana aurkitzen dut amaieratik eta urte bat pasatu baino lehen. Hau da azken deialdietako parte-hartzaileei egindako inkestetatik lortutako datuetako bat.

Gure Beka-programan ondorengo bi modutan parte har dezakezu (Argitalpenak gazteleraz):

Erabateko kalitateko erreztatazaile batean interesa duen enpresa gida

Erabateko kalitateko erreztatazailea izan nahi duen gazte gisa


Erabateko Kalitatean Erreztatzaile Klub-a


EUSKALIT-en Erabateko Erraztatzaile Klub-asortu dugu, gure Erabateko Kalitateko Beka programaren deialdi desberdinetan parte hartu duten pertsonek osotzen dutelarik.

Gure Beka Programaren deialdiren batean parte hartu baduzu, Klub-an izena eman eta gaurkotze periodikoa egin ezazu:


Zure datuak hemen idatzi